Ekainaren 17 eta 20 artean zapalduen antzerkiari buruzko lantegi bat izango dugu ikasturte osoan zehar landu dugun pieza bukatzeko helburuarekin. Gainera, ekainaren 21arekin batera (19:00tan, Nestor Basterretxea plaza), kalera irtengo gara antzerkia aurkeztera.
2018/19 ikasturtean Harrotu ileak proiektuaren baitan zapalduen antzerkiaren metodologia landu dugu Maria Zapatarekin batera. Ostiralero gure gorputzak aktibatu ditugu eta migrazio prozesuen atzean aurkitzen dugunari buruz hausnartu dugu: bidaiak ekarriko digunari buruzko iruditegia, ilusio eta itxaropenak, eta askotan ere beldur eta segurtasun-gabeziak. Hiriek harrera egiten digute eta aldi berean botatzen gaituzte, eta bidea luzea izan ohi da.
Ekainaren 17 eta 20 artean zapalduen antzerkiari buruzko lantegi bat izango dugu ikasturte osoan zehar landu dugun pieza bukatzeko helburuarekin. Gainera, ekainaren 21arekin batera, kalera irtengo gara antzerkia aurkeztera.