Imagen
Imagen
Descripcion

Pello Gutiérrez, David Aguilar eta Iñaki Sagastume hiru lagun zinegile dira. Duela hamabost urtetik elkarrekin lan egiten dute, Zazpi t’erdi izenpean. Euren lana dokumentalaren, bideo esperimentazioaren eta arte eszenikoen artean mugitzen da. Euren prozesuak eragina egiten du errealaren deiarekin bat egiten duten artistekin eta kolektiboekin garatutako baterako lanean.

Prozesu kolaboratibo honen bidez, Biutz (2012) egin zuten, Rouge Elea konpainia frantsesaren Melillako mugari buruzko antzerki dokumentala eta orain dela gutxi Heriotza bikoitza (2018), sorkuntza kolektibo pieza bat non zuzeneko bideoa eta testimonio dokumentalak nahasten diren.

Euren pelikulak ekoizpen independienteak dira, errealitate eta fikzio genero klasikoen mugekin esperimentatzen dutenak: Zain (2018), Converso (2017), Ozpinaren sindromea (2017), Mara Mara (2016), Nao yik (2011) La vía flotante (2019), besteak beste.

 

Horrez gain, Lupa dokuemtalen mostra eta Nokodek bideo eta musika esperimental festibala antolatzen dute, beste kolektiboekin batera.

Egun Zikuñagako ama, haien azken proiektua garatzen ari dira.



 
 

Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Ikus-entzunezko kolektiboa
Tipo
Artistas y Creadores