Nori ez zaio interesgarria iruditzen zeramika lantegi bat eta lan iraunkorrak sortzeko erabiltzen diren lanabesak ezagutzea?
Atlasen, hilean behin elkartzen gara teknika berriak eta lan prozesuak deskubritzeko, baina noizean behin liburutegitik atera eta sortzaile desberdinen lan-espaziotan murgiltzeko gogoa sortzen zaigu. Horrela izanik, hilabete honetan Parkean Arte, Idoia Grijalboren zeramika-lantegia ezagutuko dugu.
Donostiako zeramikariak sentsazio, testura eta kolorez betea dagoen zeramikaren sortze-prozesuan barneratuko gaitu. Bere lan dinamika azaldu eta lantegia, obrak eta erremintak erakutsiko dizkigu.
Hau gutxi izango balitz, eskuak zikintzeko aukera ere izango dugu: yunomi bat (tearentzako kaikua) sortzea proposatzen digu Idoiak. Ez izan beldurrik, ez da aurretiko ezagutzarik behar!, buztina modelatzean sortzen diren sentsazioez gozatzeko gogoa besterik ez duzu behar.
Goazen Parkean Artera eta ezagutu dezagun zeramikaren mundua!
Hilabete honetan Parkean Arte, Idoia Grijalboren zeramika-lantegia, ezagutuko dugu. Eskuak zikintzeko aukera ere izango dugu!