Zeruki Cuña sortze prozesutik eratorritako albo-sorkaria da. Emakumeak barneratutako misoginia lantzen du.
Zeruki Cuña sortze prozesutik eratorritako albo-sorkaria da. Emakumeak barneratutako misoginia lantzen du. Obra hau emakumearen bizitzako etapetan banatuta dago, eta horien artean dago bikote harremanena. Zeruki ikerketa honen jarraipena da eta Dantzaz taldearentzat berariaz sortu da.
Bikoteetan sor daitezkeen rol arketipoei buruzko lanketa da, gizon zein emakumeentzat, eta tartean ageri daitekeen guztia azaleratzen du. Barneratutako misoginia eta gizontasun toxikoa txanpon disfuntzional beraren bi aldeak dira. Bestetik, jazarpena, indarkeria, eta onespena ez ulertzearen sustrai eta konplize.
Zeruki mundu paralelo surrealista batean dago kokatuta, eta estetikoki Euskal Herriko paisaiek eta Remedios Varo artista plastiko espainiarraren lanak inspiratu dute. Bideo proiekzioa erabilita, irudi eta mugimenduen poesiarekin egiten dut jolas fokua aldatu eta xehetasunak azpimarratzeko, normalean ikusten ez dena ikusgai egiteko.
Obra hau erraietatik esperimentatzera gonbidatzen zaituztet, istorio jakin bat ulertzen saiatu baino zuen zentzu eta sentsazio fisikoekin lotura estuagoa izatera. Obra erreferentziaz josita dago, baina zuei dagokizue horiek esperimentatzea eta zeintzuk eragiten dizueten jakitea.