Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora erakusketarekin, Tabakalerak hasiera ematen dio erakusketa sorta bati, zeina Zinemaldiarekin batera izan dadin antolatu den.
Mende bat baino gehiago duen zinema esperimentalaren ibilbidea berrikusten badugu, ohartuko gara zinemaren konbentzioei gogorki aurre egin diela. Istorioak kontatzetik harago joateko, zinema zuzendariek eta artistek beren euskarriaren baldintza materialak aztertu egin dituzte, esaterako, argia, mugimendua eta zeluloidea, eta, telebista eta bideoa heldu zirenetik, baita seinale elektronikoak ere. Gailu teknikoekiko harremanak (kamerak zein ordenagailuak) sormen-prozesua goitik behera aldatu zuen eta ate berri bat ireki zien bizi garen mundua islatzen jarraitzeko aukerei.
Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora erakusketarekin, Tabakalerak hasiera ematen dio erakusketa sorta bati, zeina Zinemaldiarekin batera izan dadin antolatu den. Sortaren lehen argitalpenak abangoardiako lehen filmen nazioarteko hautaketa aurkezten du; 60ko eta 70eko hamarkadetako lan horiek ordenagailuz eta bideoz egindako film eta instalazio garaikideak eta bestelako arte materialak dira. Artxibo-objektuek, historiako sortze- eta zabaltze-tresnak nabarmentzeaz gain, beste alderdi batzuk ere nabarmentzen dituzte, adibidez, artearen, zientziaren eta industriaren arteko hartu-emana, esate baterako Madrilgo Unibertsitateko Konputazio Zentroan (CCUM) sortu zena bezalakoa.
Fenomeno optikoak, eredu geometrikoak, ordenagailuz sortu eta mugitzen diren irudiak, poesia konkretua, erritmo automatikoak, irudikatzen ez duzunaren irudikapenak: Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora erakusketak ikus-entzunezko esperientzien espektro zabala eskaintzen du, eta ikus-entzunezko esperientzia horiek aurre egiten diete existitzen denaren gaineko gure ideiei eta onartuta dauden ikuspuntuei. Arte praktikan gizartearen testuinguruak duen garrantzia azpimarratzearen bidez, erakusketak aztertzen du zein den giza-gorputzaren eta kultura-, ekonomia- eta politika-inplikazioen arteko objektifikazio aldakorra, teknologia digitalak gero eta gehiago zehazten duen gizarte globalean.
Komisarioa: Florian Wüst.
Parte hartzaileak: Javier Aguirre, José Luis Alexanco, Baloji, Wojciech Bruszewski, Henri Chopin, Guillermo Cifuentes, Salvador Dalí & Philippe Halsman, Forough Farrokhzad, Florian Fischer & Johannes Krell, W+B Hein, Narcisa Hirsch, Takahiko Iimura, Robert Janker, Kenneth C. Knowlton, Robert Luxemburg, Jesse McLean, László Moholy-Nagy, Joana Moll, Vera Molnár, Gunvor Nelson & Dorothy Wiley, A. Michael Noll, Stefan Panhans & Andrea Winkler, Letícia Parente, reMI, Lis Rhodes, Walter Ruttmann & Lore Leudesdorff, Lillian Schwartz, Eusebio Sempere, Soledad Sevilla, José Antonio Sistiaga, Elfriede Stegemeyer, Steina, José Val del Omar, Maarten Vanden Eynde, Stan VanDerBeek eta Ruth Wolf-Rehfeldt.