Ze erlazio daukate zinearen hasierak Portugalen, Diogo Alves hiltzaileak, paisaia antropomorfoak, frenologiaren teoriak, Afrikako kolonizazioaren mapak eta Joseph Conradek? Elementu guzti hauek daude Carlos Muguiro eta Sergio Oksmanen amaitu gabeko proiektu zinematografikoaren jatorrian. Zinemagileek partehartzaileekin landuko dituzte elementu hauek saiakera zinematografikoari buruzko lantegi honetan.
Aipaturiko elementuak abiapuntutzat hartuz eta zinemagileen irudien biltegi edo kuriositateen gabinete baten antzeko baten barne dauden beste batzuk gehituz, lantegiak partehartzaileei dagoeneko martxan dagoen sortze prozesu batean sar daitezen proposatuko die. Oraindik existitzen ez den pelikula bati buruzko dialogo, hausnarketa eta erabakiak hartzeko denbora izango da. Lau saiotan zehar lantegia gaiztotasunaren geografiari buruzko pelikula hipotetiko baten sortze dilemetan murgiltzen joango da, aldi berean proiektuarekin erlazionatutako beste egile batzuen lanetara desbideratuz, saiakera zine eta erretratu filmikoen erreferentzietara.
Ostirala, urtarrilak 29
1. saioa: 11:00-13:30 1. proiekzioa: Z aretoa. Tailerreko partaideekin lan saio itxia.
2. saioa: 19:00-21:00
Larunbata, urtarrilak 30
3. saioa: 11:00-13:30
4. saioa: 16:00-18:45
Carlos Muguiro eta Sergio Oksmanekin tailerra.