Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

JARRAITU ZUZENEAN STREAMING BIDEZ, HEMEN!

Aby Warburgek esan ohi zuen artxibo batekin lan egitea “entzungarriak ez diren ahots tinbreak bere onera ekartzea” dela. Entzutearekin lotutako ariketa bat, iraganaren aztarna ukigarrien artean bilaka aritzea, kontatzen dizkiguten istorioei arreta eskaintzeko. Orain dela urtebetetik, “Zinemaldia 70: todas las historias posibles” ikerketa-proiektuak lanean dihardu Donostia Zinemaldiak 1953an sortu zenetik osatu duen dokumentu, argazki eta pelikula artxibo neurrigabearekin. Lehen fasean, proiektuak Trantsizio garaia hartu du ardatz: programazioa, audientziak eta Zinemaldiaren antolaketa abiadura handian eraldatu ziren garaia. 

Zein ahots entzuten dira 1976tik 1980ra arteko urteekin markatutako artxibo-kaxak irekitzean? Publikoarentzat zabalik egongo den jardunaldi honetan garai hartako zenbait istorio entzungo ditugu, Zinemaldiaren inguruan sortuak guztiak. Gutunak eta egunkariak aztertuko ditugu aztoramendu garai hartan barneratzeko, askok 68ko mamu iraultzailea berriro ikusi zuten epealdia. 1977tik Zinemaldiaren proiekzioak auzune eta herrietara eraman zituen “Comisión de Barrios y Pueblos” taldearen historia kontatzeko dokumentuak eta testigantzak berreskuratuko ditugu. 1978ko “Ciclo de cine realizado por mujeres” antolatu zutenekin elkartuko gara Donostiako emakumeen asanbladako militante feministak eta Věra Chytilová, Cecilia Bartolomé, Vivian Ostrovsky, Larisa Shepitko eta Agnès Varda zuzendariak Zinemaldiaren barruan nola elkartu zituzten konta diezaguten. Eta iragana eta orainaldiaren arteko solasaldia eragingo dugu  Luis López Carrasco eta Raúl Liarte zinegileak gonbidatuz zine-aretoan “Expediente” filmaren proiekzioari erantzun diezaioten. 1977an film labur onenari Urrezko Maskorra irabazi zuen Frankismo garaiko azken fusilatuei eginiko omenaldi horrek.

 

11:00 - 13:30 / Zinemaldia Trantsizioan (1976-1980) – Sarrera librea

  • 11:00 Irekitze-hitzaldia: Zinemaldiak 24 edizio izan ditu. Ez dugu gogoko.
    Pablo La Parra Pérez (Elías Querejeta Zine Eskolako Ikerketa sailaren koordinatzaile eta Zinemaldia 70 proiektuaren ikertzaile nagusia).
  • 12:15 Azterketa-kasuak: Zinemaldi demokratiko baten alde.
    Aurkezpenak, honako hauen aldetik:  Antonio M. ArenasSara HernándezClara Rus eta Neus Sabaté (Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleak eta Zinemaldia 70 proiektuko ikerketa-lantaldeko kideak).

17:00 - 18:30 / Artxibo bizia: emakumeek egindako zinemaren 1978ko zikloari buruz - Sarrera librea

  • Mahai-ingurua: Cecilia Bartolomé (zinemagilea), Vivian Ostrovsky (zinemagilea eta banatzailea, Ciné-Femmes International-ren sortzaileetako bat) eta Ana Ureta (Donostiako Emakumeen Batzarreko kidea).
    Moderatzailea: Pablo La Parra Pérez

19:00 / Z70 fokua – Sarrera: 3,5 €

  • Proiekzioa: Expediente (Carlos Rodríguez Sanz eta Manuel Coronado, 1977, 35 mm, 16', JBE) - Film labur onenaren 1977ko Urrezko Maskorra.
  • García/García, performance-proiekzioa  Luis López Carrascoren eta Raúl Liarteren eskutik.
 
Descripción Corta

Orain dela urtebetetik, “Zinemaldia 70: todas las historias posibles” ikerketa-proiektuak lanean dihardu Donostia Zinemaldiak 1953an sortu zenetik osatu duen dokumentu, argazki eta pelikula artxibo neurrigabearekin. 

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si