Autoedizioak sekulako gorakada izan du azken hamarkadan. Artista liburuaren tradizioa eta punk fanzineen aktibismoaren artean, praktika anitza da eta eragin desberdinak barneratzen ditu. Joera berri honen ondorioz, publikazio independente hauek publikoarekin partekatzeko euskarri eta estruktura asko garatu dira: jaialdi eta azokak, museoak, katalogo eta blogak, liburutegi eta bildumak...
Zines of the Zone Europan zehar DIY produkzioak sustatu nahi dituen proiektu ibiltari eta irabazi gabekoa da. Argazkigintzan zentratzea du helburu, praktika artistikoa dokumentu bezala erabiltzen diren irudiekin gurutzatuz.
Ekintzan, autoedizioaren fenomenoa, bere ekonomia, liburutegia sortzeko ideia, mugikorra egitea, eta DIY (zuk zeuk egin) filosofia aurkeztuko dute.
Azaroko Atlas saioan Zines of the Zone-ko kideak izango ditugu gure artean. Alperkeria baztertuta, furgoneta hartu, erakusketetarako tramankulu berezia diseinatu eta errepidetara atera ziren fanzineak erakusteko road trip bat eginez.