Texto Destacado

Ikus-entzunezkoetan interesatuta dauden 16 eta 21 urte arteko gazteek osatzen dute Zoom taldea.

Multimedia
Imagen
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Visualización Actuales
1 Columna
Pasada?
Si
Descripción Larga

Beste urte batez aurrera jarraitzen dugu Zoom proiektuarekin, ikus-entzunezkoetan, kultura garaikidean eta artean sakontzeko interesa duten gazteen lantaldearekin.


Aldizka biltzen gara Tabakaleran, urritik ekainera bitarte, zinemagile eta artistekin lantegiak egiteko, filmak eta film laburrak ikusteko, ikus-entzunezkoak ekoizteko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin barre egiteko.


Hauek dira gure lan ildoak:



  • Zoom + kolaboratzaileak. Lantegi teoriko-praktikoak.

    • Identitatearen eraikuntza ikus-entzunezkotik eta erretratua, Maider Fernandez-ekin (urria)

    • Ikus-entzunezkoaren ikuspuntuaren eraikuntza eta auto-irudikapena Marta Nietorekin (azaroa)

    • Zientzia-fikzio eta erretratu soziala, Marta Nietorekin (urtarrila)

    • Soinu eta zuzeneko grabaketa lantegia Luca Rullo-rekin (apirila)

    • Kamararik gabeko16mm-ko lantegia Maite Alonso eta Unai Ruiz-ekin (maiatza)





  • Zoom + zinema. Aro Atomikoa zinema zikloko filmak pantaila handian ikusi eta topaketak egin zinemagileekin.

    • Niñato, Adrian Orr 

    • Estiu 1993, Carla Simón

    • Todos vós sodes capitáns, Oliver Laxe





  • Zoom + lantaldeak. Arte-zentro desberdinetan biltzen diren taldeak ezagutu.


Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Programa