Imagen
Imagen
Descripcion

Amaia Urra (Donostia 1974)

1998an Arte Ederretan lizentziatu ondoren, Mugatxoanen lehen tailerrean parte hartu zuen, Artelekun, eta haiekin gerora zenbait lankidetza emankor garatu zituen. 1999 eta 2009 bitartean Paris, Brusela, Madril eta Berlinen bizi eta lan egin zuen, hainbat eta hainbat koreograforekin elkarlanean: Jérôme Bel, Xavier le Roy, Ion Munduate, Juan Dominguez, Cristina Blanco, Cuqui eta Maria Jerez, etab. Gaur egun Donostian bizi da, eta haren lana hizkuntzan, hitz kantatu/mintzatuan eta gauzak izendatzeko ekintzan dago zentratuta.

Aurkezpenak egin ditu zenbait testuingurutan, hala nola: Art nomade, rencontre internationale d' art performance de Saugenay, Axeneo7 & amp; SAW Gallery, Gatineau-Otawa. /Líneas de acción, Casa Maauad, Mexiko DF./ In-presentable, Casa Encendida, Madril/ Mugatxoanen Radiodifusión, Emisión 0 y Emisión 1., MST, Donostia./ First Thought Best talde erakusketa, Artium, Gasteiz./ Musac, Museo de Arte contemporáneo, Leon / Festival Plastique danse flore, Versailles / Zarata Fest, Festival de música rara y afines, Bilbo-Madril / Bulegoa z/b, Bilbo/ Reina Sofiako Ecolalias RSS Radio, Madril.
Lista de creaciones
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores