Descripción

Sasia sugarretan Amaia Urrak Parisen, Oiseko Jean-Jacques-Rousseau parkeko lorategi paisajistan 2015ean egin zuen egonaldi batean sortu zen. Izen hori du bertan bizi izan zituelako bere azken asteak filosofo famatuak. Pieza hau zenbait botanika-eskuliburu irakurtzetik eta berridaztetik abiatutzen da, eta zientziaren bitartez objektibagarriak diren kategorietatik at doazen landare-sailkapenak proposatzen ditu. Sailkapen horiek herri-kulturarekin eta beste logika semantiko, formal eta afektibo batzuekin daude lotuta. Amaia Urraren beste obra batzuk bezalaxe, pieza hau lengoaian eta gauzak izendatzeko ekintzan zentratzen da, baita, are, horren zailtasunean ere.
Ekintza bat baino gehiago Sasia sugarretan egoera edo paisaia bat da. Ahotsaren soinua entzuten da, baina landaretzan ezkutatuta. Horrela, nobela erromantikoen edo Mexikoko alburren bereizgarri diren eszenak etortzen dira gogora. Aldi berean, ahots horren pertzepzioa eraldatu egiten da errepikapenaren bitartez, eta horrek zentzua lekualdatzea eragiten du.

Autores
Tipo de Obra
Año
2016- 2021
Material
Audioa, 40'
Imagenes
Imagen
"Arbusto ardiente "
Pertenece al proyecto
Imagen Listado
Imagen
"Arbusto ardiente "