Somsons #2 soinu-utopia bat da, eta ikusleak gonbidatzen ditut gozatzera etor daitezen.
Somsons #2 20 minututan zehar ahotsarekin eta ahots hori entzuteko dugun moduarekin eraikitzen den espazio bat da. Espazio honetan, edonork parte hartu dezake soinu-masa horretan. Nahi duenak hitz egin dezake, soinuak egin, edo hitzak esan. Ahotsaren bitartez, eta honen entzuketaren bitartez, energia hori eskultura-forma gisa behatzea interesatzen zait: espazio fisikoa eta protagonisten arteko harremanak eraldatzen dituen energia bat. Ez dago inolako zuzendaritzarik, ezta forma hori aurreratu dezakeen inolako denbora-egiturarik ere. Hortxe datza utopia. Forma hori jaio eta garatuko da gure entzuketaren nolakotasunaren arabera.
Iazko urtean ahotsaren eta honen botere-harremanen inguruan egindako master batean parte hartu ostean egituratu zen epe luzeko ikerketa baten jarraipen gisa kokatzen da performance hau.
Anne-Marie Cornu-ren performencea Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23... erakusektarekin lotutako ekintza-programaren testuinguruan.