Erakusketa ariketa, ekintza eta pentsamenduen agertoki moduan planteatzen da, non prozesuak entseguak, zirriborroak eta maketak lantzen diren, baita soinuaren materialtasuna entzun eta sentitu ere. Azkenik, gorputzaren mugimendua bizitzen da ere, konbinatoria desberdinak jarraituz.
Tabakalerak erakusketa-areto berria zabalduko du Esther Ferrer artista donostiarrari (Donostia, 1937) eskainitako mostra zabal batekin. Laurence Rassel eta Mar Villaespesa komisario dituen erakusketa-proiektuak erakusketa-aretoa gune bizi bat bezala lantzea du helburu. Hori horrela, zenbaki lehenen inguruko lanetan eta Esther Ferrerek bere ibilbide oparoan zehar egin dituen ekintzetan eta horien aldaeratan oinarrituko da nagusiki erakusketa.
Obren aukeraketa eta sekuentzia eragiketa bat jarraituz egin ditu Esther Ferrerrek, bere ibilbidean zehar oso garrantzitsua izan dena: “Ideia bat forma desberdinetan deklinatzea […] performanceak eta instalazioak DNA bera dute: denbora, espazioa eta presentzia, modu desberdinean deklinatutako hiru funtsezko elementu” bere hitzetan.
Erakusketa ariketa, ekintza eta pentsamenduen agertoki moduan planteatzen da, non prozesuak entseguak, zirriborroak eta maketak lantzen diren, baita soinuaren materialtasuna entzun eta sentitu ere. Azkenik, gorputzaren mugimendua bizitzen da ere, konbinatoria desberdinak jarraituz.
Zenbakiak, erritmoa, soinua, hizkuntza, gorputza, denbora, espazioa, hutsunea... zoria ordenan, zehaztasuna absurdoan, jarraitutasuna aldakortasunean.
Gainera, erakusketaren osagarri gisa, performance edo ekintzak eskainiko dira asteroko programazio batean, Ferrerrek berak gonbidatutako sortzaileen eskutik, eta berariazko bitartekaritza programa bat ere izango da. Erakusketak publikoak jarrera aktiboa hartu ahal izango du eta Ferrerren lanekin elkarreragin.