Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Noizean behin gertatu ohi da. Ez maizegi. Eskala neurtuezineko plaka teknikoak balira bezala, hitzek eta hotsek bat egiten dute, elkarren kontra, elkarrengandik ezin bereizi arte. Musikak (hitzik gabekoak, halakorik bada) bere abstrakziorako bide laberintiko ilunenen ahalmen guztiekin irensten du hitzen arrazioa; eta hitzak hotsengan lur hartzen du, lurrikara baten gainean atseden hartu nahiko balu bezala, paradoxikoki bere zentzua, mezua, gezia zorroztekoa ahaleginean. Ez gaitezen ordea nahas: Ez da gaurko guru digitalek hainbertze miresten dituzten algoritmo ezinezkoren batek asmatutako arrakastaren metodorik gordetzen hor. Are gehiago, halako seismoak gertatu ohi direnean, talka gehienen moduan, lehen golpean behintzat, entzuleok deseroso jasotzen ditugu. Aditu ezin dugun zerbait entzun araziko baligute bezala. Gure erosotasun akustikoak, arrazoiarenganako tendentziak, eta haren ondorioz landutako belarri umelen gogogabetasunak ez du ongi jasotzen musika-hitz basatiaren laztanik. Gure mendebalde honetan, erosotasunak hamabi tonuko teilatuan aterpe eta lau bider lauko konpasaren zimentuetan atseden hartu ohi izaten du, askotan Musika hizkuntza unibertsala dela dion pentsaera erromantikoa aitzaki hartuz. Funtzionala izan behar du, edo ez da izango.

Belarriek ordea, berez, ez dute tonuz ez konpasez ulertzen, zauriez baizik. Hiperakusia mentalen preso egon arren, jakinmin neurrigabearekin ere asetzen ez diren animaliak dira. Gure iritzi ikasiaren  kontra, gure zentzumen primitiboenak ez du komunikazio gaitasunean sinisten, guk, gaur, inkomunikazio, edo zuzenean zarata deitzen diogun anabasa hortan baizik. Azken finean, ez al da zarata gure kultur tradizio luzeena?

Xabier Erkizia 

MAHAI INGURUA

-Raul Cantizano: El baile de las cuerdas (kontzertua)
-Hannah Silva: The Sounds Inside Speech (ONLINE) EN
-Alessandro Bosetti: Sistéma, an opera on tutto e niente (ONLINE) EN
-Ainara Santamaria: Esperimentazioaren tradizioak Euskal Herrian EUS
-Ramon Lazkano: (Hitz) Instrumentala EUS
-Xabier Erkizia (Moderatzailea) EUS

* Itzulpena euskara, ingeles eta gaztelerara

Descripción Corta

Azken finean, ez al da zarata gure kultur tradizio luzeena? 

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Hizketaldi Handia: Non dago Lekeitio?
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si