Imagen
Imagen
Descripcion

Arg: Marco Giugliarelli for Civitella Ranieri Foundation, 2018

RAMON LAZKANO (Donostia-San Sebastián, 1968)  

Ramon Lazkanoren musikaren muina konposizio instrumental eta bokalak osatzen dute. 2001. eta 2011. urteen artean Chalk Laboratory konposatu zuen. Ganbera-musikaren bilduma horrek Jorge Oteizaren «laborategi esperimentala» gogorarazten du. Horren ondoren egin dituen musika-obretan, testuartekotasunari eta akustikari buruz hausnartu du, eta arreta berezia jarri die dinamikaren iraupenari eta atalaseari. 2019an, Ensemble Intercontemporain taldeak bere obra handien artean berriena estreinatu zuen, Ziaboga izenekoa, eta 2020an, Die Neue Vocalsolisten taldeak lehenengo aldiz interpretatu zuen bere Eine Ehrenpflicht lana, Rosa Luxemburgoren testuekin lagunduta. Monakoko Pierre Printzearen Fundazioaren Saria eta Frantziako Arte Ederren Akademiaren Georges Bizet Saria irabazi ditu, eta egonaldiak egin ditu Espainiako Errege Akademian eta Erroman dagoen Frantziako Akademian.

 

 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Konpositorea
Tipo
Artistas y Creadores