Imagen
Imagen
Descripcion

Asteasun jaioa 1951n, bere benetako izena Jose Irazu Garmendia da. Aipagarri dira, bere liburuen artean, Bi anai (1985), Obabakoak (1988, Euskadi Saria eta Premio Nacional de Narrativa), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003, Grinzane Cavour Saria, Mondello Saria eta Times Literary Supplement Translation Prize ), Zazpi etxe Frantzian (2009), Nevadako egunak (2013) eta Txoriak kolpeka (2014). Poesiaren arloan, Etiopia izan zen bere lehen liburua (1978) eta Italiako Cesare Pavese saria irabazi zuen Dall´altra parte della frontiera poema bildumarekin (2003). Lau filma egin dira bere libururen bat aintzat hartuta: Obaba (Montxo Armendarizek 2005ean) Zeru horiek (Aizpea Goenagak 2006an), Bi anai (Imanol Rayok, 2011n) eta Soinujolearen semea (Fernando Bernuések, 2018an). Bere lana 34 hizkuntzatan irakur daiteke. Euskaltzaina da 2006. urteaz geroztik.

 
Cargo - Nota descriptiva
Idazlea
Tipo
Invitados