‘Abangoardia’. ‘Garaikidetasuna’. ‘Herri kultura’. ‘Tradizioa’: zer da non zer?
Arte garaikidea aro garaikideko artea da. Bere inguruarekin koetaneoa, eta indar aintzinarazlea suposatzen zaiona. Garaikidetasuna, bere horretan, prestigioa da. Lehen izan gabea; bakana eta berria.
Herri kultura deituari iragan aire bat dario. Ohituraren background-a du. Haril zaharretik tiraka luzatzen den hariaren segida da. Lehen izandakoaren errepika berritua.
Herri kultura ordea, bizirik baldin badago, definioz da garaikidea: gertatzen den leku eta unearekiko kontenporaneoa, hain zuzen.
Eta arte garaikidea ere, zenbait testuinguru sozio-politikotan, istantean bilakatu da herri kultura.
Beraz, noiz da zer tradizio? Zer da non garaikide?
Laboak inor gutxik bezala bategin zituen herri kantuaren isuria eta forma
esperimental berriak.
Baina ez da beti parez-parekoa izaten tradizioa deituaren eta abangoardia delakoaren arteko harremana. Oraindik orain, hierarkia, boterea eta prestigioaren desorekak ebakitzen du bien arteko lotura.
Non egiten dute bat? Nondik hurreratzen zaio garaikidetasuna herri kulturari? Zeren bila? Zertarako? Noiz?
Ze distantzia behar du mira izateko?
Maialen Lujanbio
MAHAI INGURA
-David Toop: A Disconnected Voice: voices with and without bodies (ONLINE) EN
-Karine Etxeberri: Uraren kantuak EUS
-Iván de la Nuez: Desde un lugar en la retaguardia ES
-Bernardo Atxaga: Sehaska kanta bat Etiopian EUS
-Maialen Lujanbio (Moderatzailea) EUS
* Itzulpena euskara, ingeles eta gaztelerara
‘Abangoardia’. ‘Garaikidetasuna’. ‘Herri kultura’. ‘Tradizioa’: zer da non zer?