Juan Pérez Agirregoikoaren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan.
Ochote Ozenkik grabatutako zenbait abesti biltzen ditu instalazio honek. Artistaren jarraibide zehatzei men eginez, zenbait filosofo frantsesen testuetatik eratorritako hitzak txertatzen dizkie zortzikote tradizionalak El menú, Beti eskamak kentzen, Ume eder bat, Viva Aragón eta antzeko abesti herrikoiei.
Printzipioz elkarrekiko arrotzak diren elementu horien konbinazioak helburu estrategiko bati erantzuten dio: autoritatea beti bere balioak modu ezkutuan transmititzen setatzen dela azaleratzea. Guy Lardreau, Jacques Fradin, Gilles Grelet eta Jacques Lacanen testuetan oinarritu da artista abestien hitzak idazteko, eta testu horiek hainbat gairen inguruan hausnartzeko aukera ematen digute: materiaren eta hizkuntzaren arteko harremana, ekonomia eta gure desirak, energia iraultzailea eta nola energia hori beti ordenara itzultzera behartua dagoen. Pieza Scala espaziora egokitzea eta abesti-bilduma formako fanzine bat ekoiztea beste pauso bat dira lanaren jendaurreko aurkezpen eta harreran.
Iraupena:
Materialismo ona 03:22
Amodiozko kanta 03:03
Itxuraren matrizea 02:30
Gora Lacan 03:37
Ordu erdiro aktibatuko da, 9:00tatik 22:00etara.
Tabakaleraren gonbidapen batetik sortutako soinu-instalazioa.
Komisariotza: Oier Etxeberria
Ekoizpena eta espazioan egokitzea: Xabier Erkizia
Eskerrak: Jose Luis Zabala eta Jose Mari Zabala