Imagen
Imagen
Descripcion


 

 

 

Ontologias Feministas birtualitatean eta ikuspegi feminista duten hezkuntza-programetan espezializatutako kultur produkzioko kolektibo bat da. Blanca Martinezek, Elena Castrok eta Laura Tabarések osatzen dute. 2019an sortu zen, eta ordutik, hainbat lantegi egin dituzte, besteak beste: Strolling You Down (Hangar, Bartzelona eta Editatona), Feeling Raid (La Casa Encendida, Madril, eta Fabra i Coats, Bartzelona) eta Mal de Baile (Matadero, Madril). Horrez gain, Ontologias Feministas kontrakongresua antolatu dute (La Neomudejar museoa, Madril) eta Santuario Nocturno (Madrilgo Erkidegoko Sala de Arte Joven eta Bartzelonako Galaxxia proiektua) eta Santuario Nocturno Virtual (ETSAM, Madril) proiektuak gauzatu dituzte.

Gainera, hitzaldiak eman dituzte Festival Byte Footage (Kirchner Zentro Kulturala, Buenos Aires) eta Oeo Festivalen (Cuartel de Artillería, Murtzia). Who Remembers Places (ETSAM, Madril) modulua ere eman dute. Ez hori bakarrik, Nuevos formatos, nuevos imaginarios (Bartlebooth, 2020) katalogoan kapitulu bat argitaratu dute eta “Subvencion per a projectes de caràcter professional en l’àmbit de las arts visuals. Generalitat Cataluña” izeneko dirulaguntza jaso dute De*formadoras heziketa-proiektua gauzatzeko. 3D narratibarako praktika-ikastaroa Mira Festivalekin lankidetzan (Canòdrom, Bartzelona).

Cargo - Nota descriptiva
kolektiboa
Tipo
Invitados