Immaterial 2022 deialdiaren helburua da arte-pieza digitalak sortzea, eta edukiak eta formatu berriak erabiltzen dituzten sortzaileen lana babestea. Hainbat esparrutan egiten dute lan, besteak beste, 3D sorkuntza, digital art, virtual art, eta errealitate birtuala eta areagotua. Helburu artistikoa duten beste formatu hibridoentzat ere badute tokia (murgiltze-esperientziak, appak, bideojoko kritikoak, elkarreragina...).
Era berean, egungo errealitate digitaletik, Internetekin lotutako narratibetatik, identitate hibridoetatik eta avatarretatik eta mundu birtualeko presentziatik eratorritako gaien tratamenduari ere erreparatzen dio deialdiak.
Proiektuen egonaldia lau eta zortzi aste bitartekoa izango da, proposamen artistikoa eratzeko testuingurua eta denbora emango da. Hiru proposamen hautatuko dira eta Medialab Tabakalera eta KGNZ Tabakalerako euskarri digitaletan eta ekitaldietan erakutsi ahal izango dira. Hazteko helburua duen galeria edo pieza bilduma osatuko dute.
_________________________________
*Ebazpena. Hautatutako proiektuak:
"Ruins from the future", Lola Zoido Trujillo.
"Cuidado con los chicos que teclean UwU", Laura Tabarés.
"Pan y circo", Jorge Isla.