Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) artistei zuzendutako ikasketa-programa da, 2020 urtean sortu zena Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, indarrak batu eta akordio bat sinatu ondotik. Praktika artistikoa da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatzea du jomuga.
2024ko edizioa ekainaren 26tik abuztuaren 30era egingo da. Ekainaren 26tik uztailaren 5era eta abuztuaren 26tik 30era Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, Artium Museoan, ariko dira lanean parte-hartzaileak. Uztailaren 8tik abuztuaren 23ra berriz, Tabakalerako Artisten Gunean. Parte-hartzaile bakoitzak estudio bat izango du beretzat Tabakalerako formakuntzak iraun artean.
Aurtengo edizioan Patricia Dauder, Jeremiah Day, Iman Issa, Hilary Lloyd izango dira irakasleak. Beste irakasle batzuk aurrerago iragarriko dira.
Jai ikasketa-programak (JAI) arte-metodologiak trukatzeko eta transmititzeko gune gisa funtzionatuko du.