Urtero bezala Eginzaleak! 2022an ere tarte bat eskainiko diogu ideien hartuemanari. Aurtengo solasaldiak, bere ingurune hurbilenean praktika eta egitea elementu eraldatzaile gisa erakusten dituzten hainbat proiektu aurkeztuko ditu.
Aurreko urteko gaiarekin jarraituz, zeina diseinuaren, berrerabilpenaren eta jasangarritasunaren inguruan lan egiten duten proiektuetan zentratzen baitzen, edizio honetan beste buelta bat emango diogu jasangarritzat jotzen dugun horri. Bertatik, hurbileko ikuspegiekin eta kokapenez lan egitea da aurten ezagutuko ditugun proiektun konstantea, baita esperimentaziora eta lan kolektibora egiten duten hurbilketa ere. Horrelako praktikek oso testuinguru lokaletan lan egitearen garrantzia planteatzen dute, gertuko kolaborazioekin edo Km0 ekoizleekin, diseinutik, arkitekturatik, laborategietatik edo teknologiaren praktiketatik. Hurbilekoa sostengatzea, ingurune eta harreman iraunkorragoak eraikitzeko modua badelako ere.
Honakoak izango dira aurtengo partaideak:
- Moduz -- Tokian tokiko diseinua
- Paula Pin -- Opensource hardware for science. Eco-Logic Queer Energy Harvesting
- Lurlab -- Landa eremuko makerspace edo laborategi digital ireki baten esperientzia
- Laboratorio biomimético -- Naturak inspiratutako laborategia
Urtero bezala Eginzaleak! 2022an, solasaldiari ere tarte bat eskainiko diogu, diseinua eta egitearen praktikak hobe ulertzeko helburuarekin.