Imagen
Imagen
PaulaPin
Descripcion

Ikertzaile eta artista aktibista da eta teknologia kolektibo eta libreak erabiliz, ikerketa eta esperimentazio prozesuak burutu ohi ditu. Egonaldi ezberdinak egin ditu hainbat erakundetan: CERN, Pierre et Marie Curie Unibertsitatea, KASK arte-eskola Genten, Hangar Barcelona, Querly Ecologies, Click Festival eta OSH Open Source Gathering Shenzhenen. Bere lana ikerketa eta esperimentazio tradizio zientifiko batetik sortzen den arren, marrazkigintza edo bideo abstraktua erabili izan ohi ditu, zirkuitu flexible eta laborategiko esperimentuetatik igaroz, beti biologia, zientzia eta queer arteak talka egiten duten elkargunean kokatuz. Eskultura zinetiko interaktiboak, ingurune inmertsiboak, ikus entzunezko instalazioak, performancea eta ekintza zuzena dira bere bilaket prozesuan erabili dituen diziplina artistikoak, gorputza natura eta teknologia lotzen dituen zubi gisa erabiliz.

Disciplina
Proyectos participa
Eventos participa
Tipo
Invitados
Artistas y Creadores