Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Gorputzak-distantzia binomioa jorratzen dugu 2021eko Nazioarteko Jardunaldietan. Egungo testuinguru honetan puri-purian dugun gaia dugu, baita jarduera artistikoetan ere. Izan ere, jazoera esanguratsuen bidez adierazten da azkenaldi honetako artean gorputzen arteko espazio-harremana –hurbilekoa zein urruna– eta haien beren inguruneen artekoa.

Proxemiaren teoria ekarri dugu gogora hausnarketa honetan. Latineko proximus terminoa (“oso hurbila”) du jatorri proxemia hitzak. Labur adierazita, norberaren espazioaren erabilera eta pertzepzioa aztertzen du proxemikak, gure gorputzen inguruko espazioa. Edward T. Hall antropologoak formalizatu zuen teoria hori, zeinak hau aztertzen baitu: nola okupatzen dugun espazioa, eta zer distantzia gordetzen dugun interakzioan eta komunikazioan. Zenbait espazio-mota identifikatu zituen Hallek, faktore hauen arabera aldatzen direnak: topaketa-mota, solaskideen arteko harremana, haien nortasuna eta beste zenbait. Lau azpikategoriako eredu bat diseinatu zuen, distantzia txikiagotik handiagora sailkatuz: distantzia intimoa (gorputzarena) kontaktu fisikotik 45 cm-rainokoa; distantzia kasual-pertsonala, ohikoena pertsonen arteko harremanetan, 46tik 120 cm-rainokoa; distantzia soziala, eguneroko harremanetan –lanean adibidez– interakzioa bideratzen duena, 120tik 360 cm-rainokoa; eta distantzia publikoa, ikusmenaren eta entzumenaren mugetaraino iristen dena.

Nolanahi dela ere, irizpide hau dugu abiapuntu: distantzia handiagoak ez du nahitaez intimitate txikiagoa esan nahi. Gerta daiteke gorputz batzuen arteko distantzia handia izatea baina elkarri lotuak egotea; horrelakoetan ezinezkoak diruditen eremuetan ere intimitate-modu berriak irudikatzeko baliabide gisa ageri zaigu artea. Espazioen arteko distantziak, mugikortasun-murrizketak eta harreman fisikorako mugak ezartzen baina hari uko egin ez dioten arauekin negoziatuz, egoteko eta harremanetan jarduteko beste eredu batzuk irudikatzen laguntzen digu arteak.

Esparru hartan eremuak#8 aldizkaria eta artista-koadernoa aurkeztuko dira.

Distantziak gaiari askotariko ikuspuntuetatik heltze aldera, artistak eta arte munduko eragile artistiko hauek izango dira hizlari, bakoitza bere esperientzian oinarrituta: Lorea Alfaro, Tarek Atoui, David Bestué, Luz Broto, Patricia Esquivias, Dora García, Olatz González de Abrisketa, Erlea Maneros Zabala, Asunción Molinos Gordo, Lisa Rosendhal. Jardunaldiak Eddi Circa-ren saioarekin bukatu dira.

 

 

PROGRAMA

Urriaren 29a, ostirala

17:00 Jardunaldien aurkezpena
Andoni Iturbe Amorebieta (Eusko Jaurlaritza) + Edurne Ormazabal (Tabakalera) + José Ramón Amondarain, Aimar Arriola eta Maider López (eremuak-eko komisio teknikoa)

17:15 David Bestué | Contacto

17:45 Olatz González Abrisketa Carne moderna: una reflexión sobre las distancias animales

18:30 Atsedena

18:45 Erlea Maneros Zabala | Norusta (2020)
(Aurkezpen birtuala)

19:15 Aurkezpena: eremuak#8 aldizkaria + artista-koadernoaBestelakoa da Gatazka, Ana Laura Aláez

 

Urriaren 30a, larunbata

11:00 Lorea Alfaro | cuerpos-distancia

11:30 Luz Broto 11.000km – 1mm

12:00 Patricia Esquivias | A dónde irá veloz

12:45 Atsedena

13:00 Dora García Dos planetas han estado colisionando durante millones de años
(Aurkezpen birtuala)

 

17:00 Lisa Rosendahl Distance and the Medium of the Exhibition

17:30 Tarek Atoui The Sound Explorers
(Aurkezpen birtuala)

18:15 Atsedena

18:30 Asunción Molinos Gordo La tradición de pensar con los dedos

19:20 Eddi Circa | Concierto de Eddi Circa
(Ekitaldia)

Descripción Corta

Gorputzak-distantzia binomioa jorratzen dugu 2021eko Nazioarteko Jardunaldietan. Egungo testuinguru honetan puri-purian dugun gaia dugu, baita jarduera artistik

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si