Zer da ekintza, zehazki, efikaziaren ikuspegitik? Europako tradizioaren arabera, munduan proiektatzen diren eta borondateak bete beharreko helburutzat jotzen dituen ereduetan eraikitzen diren forma idealen abstrakziotik sortzen da efikazia. Horrenbestez, ekintza guztiak aurrez pentsatutako plan batetik abiatzen dira, eta helburu dute bitartekoak helburuetara egokitzea.
Gure harridurarako, deskubritu dugu hemendik oso urrun, Txinan, efikaziaren beste kontzeptu bat dutela, ikuspegi zabalagoa duena gainera; izan ere, erakusten digu eraginari iristen utzi behar zaiola, ez dela bilatu behar, baizik eta inplikatu egin behar dela, teoriaren eta praktikaren arteko harremanetik igaro gabe. Hau da, erakusten digu gauzen bilakaeran baino ez dugula oinarritu behar, ahalik eta modu zehatzenean egokituz munduko gertaeretara.
Europa eta Txina bezalako esperientziaren bi filosofia hain kontrajarri sakon aztertuz, François Jullien filosofo eta sinologoak nabarmen zabalduko du gure horizonte kulturala; hainbeste zabalduko du, ezen geure buruari galdetuko baitiogu ea guk efikaziaz dugun nozioa –Aristotelesetik Makiavelo edo Clausewitzera– benetan pentsatua izan den, ea ez den laburregia edo zurrunegia txinatarrek proposatzen diguten sotiltasuna ulertzeko; izan ere, haien arabera, errealitateari bere kasa jarduten utzi behar zaio eraginkortasunaren baldintzak bene-benetan zein diren ulertu ahal izateko.
Streaming: http://streaming.tabakalera.eu
Zer da ekintza, zehazki, efikaziaren ikuspegitik? "Kinestesia: mugimenduaren logika" programan txertatzen den hitzaldi honek Europako eta Txinako tradizioen arteko ezberdintasunak aztertuko ditu.