Grabatua egurrean bezala, linograbatua erliebean egiten den grabatu mota bat da. Egurrak ez bezala, ordea, linoleoak prentsarik gabe estanpak sortzeko aukera ematen du, aise, beste inolako ekipamendu profesionalen beharrik gabe.
Horrela, bi ordu iraungo duen tailer honetan, teknika pixkanaka ezagutu eta ikasten hasi nahi duen orok, linoleoa zer den ikusi eta harekin jarduteko aukera izango ditu. Parte-hartzaileek estanpa txiki bat hasi eta bukatuko dute, linoleo xaflan marrazkitxo bat egin, gubiekin moztu, tintaz estali eta paperean estanpazioa eginez, egurrezko koilara baten laguntzaz paperaren atzekaldea igurtziz.
Guztia ekipamendu profesional, torkulo eta prentsarik gabe egingo dugu, edonoren eskura dauden materialez baliatuta eta aldez aurreko ezagupenik gabe.
THE OGROCADAVER-ek emandako lantegi honetan teknika pixkanaka ezagutu eta ikasten hasi nahi duen orok, linoleoa zer den ikusi eta harekin jarduteko aukera izango ditu