Texto Destacado

BIZIGARRIAK: ZIRKULAZIOA ETA EUFORIA biurteko proiektuaren baitan kokatzen den mintegia.

Multimedia
Imagen
Lugar
Pasada?
Si
Descripción Larga

BIZIGARRIAK: ZIRKULAZIOA ETA EUFORIA biurteko proiektuaren baitan kokatzen den mintegi honetan "substantzia aktiboen" inguruan taxututako hiru zirkulazio-plano edo -dimentsio hartuko dira aztergai. Zer dira "substantzia aktiboak"? Xede zehatz batzuetarako, ordena fisiologikoa nolabait eraldatzeko aukera ematen duten gaiak, hala nola narkotikoak, antibiotikoak, espeziak eta bizigarriak. "Substantzia aktiboek" marrazten dituzten ibilbideak heterogeneoak eta birtualki mugagabeak badira ere, planetako jarduna eta bizia egituratzen eta baldintzatzen duten hiru dimentsiotan sailkatu daitezke: giza gorputzaren zirkulazioa, merkantzien zirkulazio globala eta, lurretik haratago joaz, zirkulazio kosmikoa deritzona. Artejardunaren, filosofiaren eta ekonomia politikaren alorretatik gonbidatu ditugun profesionalen eskutik, mugimendu horien baitan kontzientziaren eta errealitatearen artean eratzen diren lotura beti konplexuak aztertuko dira mintegi honetan.

Gizakien eta taldeen eraketa subjektiboa markatzen duten "teknologiak" eta giza gorputzaren luzapenak diren aldetik ikertuko dira "substantzia aktibo" horiek. Beste elementu batzuk (gizakiak, landareak, animaliak, mineralak…) barne hartzen dituen sare batean kokatzen gaituzte teknika horiek, eta bertan garrantzi berezia hartzen dute desiraren eta arrazoimenaren, mozkortasunaren eta kapitalismoaren, edota subjektibitatearen eta mundu-ikuskeraren arteko elkarrekikotasunek. Subjektuaren eta haren "kanpokoaren" arteko truke horiek ikertuko dira, beraz, ondorengo eskema honetatik abiatuta:

  1. Zirkulazio organikoa: gizakiek beren gorputzari eskainitako zaintza eta erregulazioekin —bitartekaritza, terapiak, kirola…— lotutako erabilera eta eragiketen azterketa. "Substantzia aktiboak" "niaren teknologia" gisa, hau da, "norberarekiko erlazioa" arakatzeko aukera ematen duten teknologia gisa.

  2. Zirkulazio ekonomikoa: lurrun-makinaren edo argi elektrikoaren erabilera testuinguru sozial eta ekonomiko zehatzak baldintzatzen dituzten aurrerapen teknologikoak diren bezala, bizigarri jakin batzuk historiako sasoi zehatzekin lotu daitezke. Substantzia horiek ekonomia global baten sorreran duten eragina aztertuko dugu, batetik, beren ekoizpen-kate, eskari eta banaketarekin, eta, bestetik, produkzio-indarren eta natur baliabideen esplotazioari begiratuko diogu, sistema ideiaren arabera itxuratutako mundu batean.

  3. Zirkulazio kosmikoa: mugimendu transzendenteen eta immanentziaren, egonkorra denaren eta ezegonkorra denaren, orekaren eta desoreken arteko erlazioen azterketa. Zenbatu daitekeenetik eta ziurtasunetatik aldentzen den guztiaren kudeaketa.

Arte-jardunaren, filosofiaren eta ekonomia politikaren alorretatik gonbidatu ditugun profesionalen eskutik, mugimendu horien baitan kontzientziaren eta errealitatearen artean eratzen diren lotura beti konplexuak aztertuko dira mintegi honetan. Bestaldetik, topaketa hau 2017an Tabakaleran egingo den izen bereko erakusketa baten atarikoa da, bertan parte hartuko duten artista batzuk mintegian parte hartuko dutelarik.

Partehartzaileak: Lorea Alfaro, Ibon Aranberri, John Barker, Erick Beltrán, Ines Doujak, Antonio Escohotado, Max Jorge Hinderer Cruz, Pablo Lafuente eta Fernando Palma. 

 

Programa: 

 

2016ko Irailak 29, osteguna

19:00 Aurkezpena: Oier Etxeberria, Pablo Lafuente

19.30 Hitzaldia: Max Jorge Hinderer Cruz. “Bat, bi, hiru... zirkulazio” 

 

2016ko Irailak 30, ostirala

17:00-19:00. Hitzaldia: Jorge Hurtado. "La leyenda de la coca"

19:30 Konferentzia-performancea: Ines Doujak / John Barker

 

2016ko urriak 1, larunbata

11,30-13:30 Eskuhartzeak: Lorea Alfaro, Erik Beltrán, Ibon Aranberri eta Fernando Palma. Lan-mahaia

14:00 Lan-mahaiaren ondorioak.

17:00 Hitzaldia. Antonio Escohotado. “Askatasuna eta seguritatea”

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Mintegia
Información Adicional