1. Saioa (maiatzak 13)
Imajinatu zure dimentsio propioa eraikitzea, artistikoki muga fisikorik gabe adierazteko leku bat. Imajinatu, halaber, Tabakalerara leihotik jauzi eginez sartzea eta itsasoaren erdian agertzea. Mozilla Hubs plataformari esker, munduak sor ditzakegu errealitate birtualean. Tira, bada, Tabakaleraren eraikina eraman dugu Hubsera hori posible izateko! Baina, aurretik, igeltserotza digitaleko zenbait nozio izan behar dira. Horretarako balio dute bi online tailer hauek: lehenengoan, Hubsen espazioak hutsetik diseinatzeko eta argitaratzeko oinarrizko nozioak ikasiko dituzu eta, bigarrenean, ingurune birtual bat sortuko duzu zure lantaldearekin, Tabakaleraren bertsio birtualean ikusgai jartzeko.
2. Saioa (maiatzak 20)
Errealitate birtualaren laugarren olatua. Errealitate birtualaren teknologia ez da inoiz hain eskura izan. Kabinatik, kaskoetatik eta betaurrekoetatik sarea eraldatzen hasi da gaur. Interneten nabigatzetik hegan egitera pasatzen ari gara, lurralde tridimentsionaletan paseatzera eta gorabehera eta identitate hibridoekin topo egitera. Hala ere, ukigarriak ez diren leku horietan prototipoak eta jarduerak kontsumitzeko eta fabrikatzeko modu esponentzialak eragin du leku gehienak hutsik, abandonatuta eta jenderik gabe egotea, Secondlife bezalako proiektu aitzindariekin gertatu zen bezala. Mantentze tekniko eta energetikoa eskatzen duten zerbitzarietan abandonatutako espazioak
*Beharrezkoa da parte hartu nahi den saio bakoitzean izena ematea
Imajinatu zure dimentsio propioa eraikitzea, artistikoki muga fisikorik gabe adierazteko leku bat.