Imagen
Imagen
Descripcion

Pablo Martínez Garrido (Cuenca, 1993) artista bisuala eta ikertzailea da. Hiperrealitatearen eta espazioaren arteko erlazioa aztertzen du media-flânerie tekniken bitartez: bere lurraldearen mapa handiago baten zokoetatik ibiltzen da, behin-behinean autonomoak diren eremuen bila kontrolak eta zaintzak inguratutako ekosistemaren barruan.

Arte Ederretan graduduna da UCLMn, eta doktoregoa egiten ari da UPV/EHUn. T Game proiekturako Luca Carubbak zuzendutako lantaldeko kidea da. 2020an, Non Player Character. Media-flâneur, hiperrealitatea eta zaintza jardunaldiak antolatu zituen. Halaber, hainbat jaialdi, deialdi eta saritan parte hartu du.

 

Contenido relacionado
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores