Orden
-5
Equipo
Etiqueta
Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean
Año
2023
Idioma
Subtitulos
Sinopsis

Tabakaleraren lan-ildoaren ikuspegi zabala erakusten du erakusketak artea, zientzia, teknologia eta gizartea uztartuz, baita 2020tik kolektibo artistikoen eta erakunde zientifikoen artean abian jarritako lankidetzak ere. Prototipo horietako bat Clouds of Pollen da, Grow Your Own Cloud kolektiboarena (Monika Seyfried eta Cyrus Clarke), Steen Rasmussen fisikariarekin eta Donostia International Physics Centerrekin (DIPC) lankidetzan egindakoa. Compost computacional-en problematika berak eraginda, lan horrek biltegiratze digitalaren etorkizunerako ikerketa-ildo berritzaileenetako bat aztertzen du: datuen kontserbazioa DNA molekula sintetikoetan. 

Dagoeneko aipatutako Exografías lanaz gain, beste bi prototipo garatu dira Tekniker enpresarekin. Horiek HCIaren (human-computer interaction) eremua esploratzen dute industria-makinen diseinuaren arloko berrikuntzarako. Horietako bat Varvara & Mar (Varvara Guljajeva eta Mar Canet) kolektiboaren Dream Painter da, Medialab Tabakalerarekin lankidetzan egindakoa. Beso robotiko bat da, parte-hartzaileen narrazio onirikoak irudikapen  piktorikoetan islatzen dituena. Bestea Holobot. Social Garden da, VR Kommandek Kukarekin lankidetzan egindakoa. Bertan, gailuak hologramak eta argi-osagaiak dituen instalazio bat sortzen du, pertsonek sare sozialetan dituzten portaeretatik abiatuta. 


Erakusketan, aurreko prototipo horiek ikus-entzunezko dokumentazio bidez daude erakusgai; horietako bat izan ezik, instalazio formatuan ere ikusgai baitago. Supraspectives lana da, Quadrature kolektiboak (Juliane Götz eta Sebastian Neitsch) Donostia International Physics Centerrekin (DIPC) eta Ars Electronica Jaialdiarekin elkarlanean egina. 590 satelite espioiren datuetatik abiatuta (horietatik heren bat zabor espaziala da, zaharkituta edo kaltetuta baitaude), lanak beren ibilbideak denbora errealean kalkulatzen ditu eta sateliteak hartzen egon litezkeen Lurraren irudiak espekulatiboki berreraikitzen ditu.

Bideoa (making-of): Morgancrea

Novedades
No
Destacado
Formato
Tipo Contenido
Contenido Principal
Video remoto URL
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
En Home
Si