Con las palmas de las manos, con las plantas de los pies nire amaren, har baten eta bere lorategiko hostoen arteko topaketa berezi batetik sortua da. Esperientzia horretan inspiratuta ꟷgizakiaren, landareen eta beste bizi-forma batzuen arteko elkarrizketa soinuekin eta interakzioekin lotzen da bertanꟷ oihartzun natural eta akustiko bihurtzen da instalazio hau. Nire familiaren ohiko dietan sustraitutako hosto jangarriak iradokitzen dituzten formen bidez ꟷEduardo Chillidaren marrazki botanikoak gogora ekartzen dituztenakꟷ Costa Ricako eta Euskal Herriko musika-tradizioetan oinarritutako objektu eskultorikoen sail bat osatzen dute, ingurune naturaletik eta topaketak ahalbidetzeko bere ahalmenetik sortuak..
Chiscasquilas (Con las palmas de las manos, con las plantas de los pies, 2024).
Instalazioa: Tailla zur prentsatuan, koloretako txapa txikiak, poliesterezko soka eta soinua. Neurri aldakorrak
Chicasquil edo chaya Mexiko hegoaldeko eta Erdialdeko Amerikako landare natiboa da, eta bere hostoetan dago inspiratua. Musika-tresna aerofono libre hau Firringila izeneko instrumentu herrikoian oinarrituta diseinatuta dago. Chicasquil hostoak gisatuak eta haragi xehatua prestatzeko erabiltzen dira Costa Rican; hostoak mantenugai ugari ditu eta propietate bermifugo, antioxidatzaile, digestibo eta antianemikoak.
ITABOS (Con las palmas de las manos, con las plantas de los pies, 2024)
Instalazioa: Tailla torlojuekin mihiztatutako zurean, freskagarrietako txapak, poliesterezko soka eta soinua. Neurri aldakorrak
Musika-tresna idiofonoa, zeharka kolpekatzen dena. Bere diseinua elkarren antza duten hainbat instrumentutan inspiratuta dago, soinu-errepika egiteko moduagatik eta erabiltzean aktibatzen den moduagatik, zintzarria, kaskabeleta, kaskabiloak eta panderoaren txindak bezala.
Bere formak itabo lore bat irudikatzen du; Erdialdeko Amerikan hazten den landarea, jateko modukoa eta gisatuak eta haragi xehatua prestatzeko erabiltzen dena. Lore hau super elikagaitzat hartzen da eta aberatsa da mantenugai eta zuntzean; mineralak eta bitaminak ditu, batez ere C bitamina, kaltzioa, magnesioa eta fosforoa.
CHIRA LOREA (Con las palmas de la mano, con las plantas de los pies, 2024)
Instalazioa: Tailla sapan zur torneatuan, lore-mihiztadura morea, ehuna eta soinua. Neurri aldakorrak
Hiru piezaz osatutako musika-tresna idiofonoa, zuzenean kolpekatzen dena. Bere diseinu funtzionala txalapartan, toberan eta kirikoketan inspiratuta dago, bereziki azken honetan, kono-enbor formakoa eta hiru piezaz osatua.
Banana-landarearen eta bananondoaren chira lorean inspiratuta dago. Munduan gehien kontsumitzen den landare eta fruta intertropikala. Munduko eremu tropikal gehienetan hazi eta landatzen da.
Landare hau ia osorik kontsumitzen da ꟷbere lorea ereꟷ eta bere zati guztiak erabiltzen dira janarietan, hazten den herrialdeetan eta batez ere Costa Rican. Chira lorea, elikagai gisa, haragi xehatua, entsaladak eta zopak prestatzeko erabiltzen da besteak beste; zuntz ugari du, aberatsa da tanino, azido, flabonoide eta antioxidatzailetan, eta bihotzeko gaixotasun batzuk eta azukreari lotutakoak kontrolatzen laguntzen du, baita minbizia eragiten duten kalteak prebenitzen ere.
ARTABURUAK (Con las palmas de las manos, con las plantas de los pies, 2024 )
Instalazioa: Tailla ibaiko harrian eta soinua. Neurri aldakorrak
Musika-tresna idiofonoa, zeharka kolpekatzen dena. Bi zatiz osatuta dago eta kolpekatzean horiek eratzen dute erritmoa. Bere diseinua kriskitinen tankerako euskal tarrañueletan oinarritzen da.
Instrumentu hau Erdialdeko Amerikako gastronomiaren bi erreferentzia nagusitan inspiratuta dago: artaburua eta harrizko arrabolak, elikagaiak birrintzeko harrietan erabiltzen direnak.
ZIPLINAK (Con las palmas de las manos, con las plantas de los pies, 2024 )
Instalazioa: Tailla sapan zurean mihiztadura artikulatuekin, poliesterezko soka eta soinua.. Neurri aldakorrak
Musika-tresna idiofonoa, zuzenean kolpekatzen dena. Zurezko bi pieza artikulagarriz osatuta dago, eta bakoitzak 5 ilara zilindriko ditu. Bere diseinua ezpata eta makila dantzarietan oinarrituta dago, eta Latinoamerikako herrialde batzuetako aihotz dantzei ere egiten die aipamen.
Diseinu hau ziplina landarean inspiratuta dago. Zurtoin txikiko palmondo antzeko bat da, Mexikotik Panamara hedatzen den eremuetan landatu edo hazten dena. Ziplina palmondoaren loreak mantenugaiak, karbohidratoak, proteinak eta zuntza ditu.
ZORRILLO BELARRA (Con las palmas de las manos, con las plantas de los pies, 2024 )
Instalazioa: Tailla zurean, fike edo kabuia zuntz naturaleko ehuna eta soinua. Neurri aldakorrak
Musika-tresna aerofono librea. Taulatxo obalatu eta luzanga baten tankerako egurrezko pieza batez osatuta dago. 20-30 metroko luzera duen soka bati lotuta dago, patroi desberdinekin ehundua. Bere diseinua eltzagorretan edo burrunetan oinarritzen da, airea etetean soinu egiten duten instrumentuetan.
Diseinu hau zorrillo landarean inspiratuta dago. Costa Ricako basa-espezie jangarria da eta bere hostoak balio handikoak dira elikagai eta sendagai gisa.
GUAIABA HOSTOAK (Con las palmas de las manos, con las plantas de los pies, 2024 )
Instalazioa: Putz egindako borosilikato-beira berdea, euskarri metalikoak eta soinua. Neurri aldakorrak
Musika-tresna aerofonoa. Objektuen nahasketa batean inspiratuta dago, besteak beste okarina, kukua eta soinu egiteko haize-jostailu batzuk: arto-panikula, sunprinua edo hosto-txilibituak. Hauetan, apaingarriek edo materialtasunak berak naturaren eta landareen elementuak irudikatzen dituzte. Kasu batzuetan, hostoak eta azalak erabiltzen dira soinuak sortzeko edo soinu-tresnak diseinatzeko.
Diseinua guaiaba hostoetan oinarritzen da. Eremu tropikaletan hazten den fruta-zuhaitza da, eta tradizioz sendagai gisa erabili izan da arnasbideekin lotutako gaixotasunen aurka.
PALMONDOA ETA ESTOKOKA(Con las palmas de las manos, con las plantas de los pies, 2024 )
Instalazioa: Tailla chonta (palmondo) eta sapan zurean, poliesterezko soka, altzairu herdoilgaitzezko euskarria eta soinua.. Neurri aldakorrak
Musika-tresna idiofonoa, zuzenean kolpekatzen dena. Marinba, tobera eta txalaparta bezalako perkusio-tresnen nahasketa batean inspiratuta dago. Tamaina desberdinetako teklak erabiltzen dira, eta makilekin jotzean doinuak sortzen dituzte.
Diseinua palmondo txiki batean inspiratuta dago, Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako leku batzuetako landare natibo batean. Zati guztiak erabiltzen dira elikagaietarako, eta objektu erabilgarriak eta jantziak egiteko.