Orden
-5
Equipo
Ciclo - Programa
Autor/es
Año
2023
Duracion
02:08:41
Idioma
Subtitulos
Sinopsis

Fermin Muguruzak Bidasoa 2018-2023 filmaren prozesua kontatu digu.

Iñigo Muguruzak 59 urte beteko lituzke abenduaren 17an. Egun berezi horretan bere anaiak Fermin Muguruzak sormen prozesua nola zeharo baldintzatuta dagoen anaiaren ausentziarengatik azalduko digu Kontatutako zinea saioan.

Bidasoa 2018-2023, Fermin Muguruza, Espainia, 2023

2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.

Novedades
No
Destacado
Formato
Tipo Contenido
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
En Home
Si