(Jatorrizko bertsioan)
Nola zaindu kultura instituziotik– Amal Khalaf + Alex Thorp (Serpentine Galleries) + Marleen Stikker (Waag) + Fran MM Cabeza de Vaca (Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía) — ES, EN
Solasaldi honek instituzio kulturaletik komunitatea eraikitzeko aukerak aztertu nahi ditu; bai estruktura zein programaren aldetik aniztasuna eta zaintza bezalako terminoak berrikusi; edo kultura zentro eta museoetan kolektibitatea artikulatzeko moduei buruz hausnartu.
Algarak eta arrakalak hezkuntzan — Mash Elizalde (Loratuz Lotu) + Ageda Blasco Egia (Mindara) — EU
Hezkuntza, eskola edo bezalako hitzek bere baitan dute eraldaketarako eta potentzia kritikorako gaitasun guztia. Halere, bazterketa, zapalkuntza, normalizazioa eta biolentzia ere sortu dezaketen espazioak dira. Praktika dekolonial, feminista eta anti-kapazistak dituzten hiru ekimen hauekin batera gaur egungo hezkuntzaren markoan arnasguneak sortzeko beharraz eta aukerez eztabaidatuko da.

