Tabakalerak martxan jarritako programa honetan, hilabetean behin zine zuzendariak gonbidatzen ditugu euren lan-prozesuei buruz hitz egin diezaguten. Kontua zineaz aritzea da, zine-aretoan.
Gure aretoan filmak erakusteaz gain, filmei buruz ere hitz egiten dugu, zinema zer den, nola egiten den, testuinguru historiko eta kulturala, irudien eta soinuen aurrean eta atzean dagoena.
2020ko urtarrilean KONTATUTAKO ZINEA fokua jarri genuen martxan, zuzendariei beren lan-prozesuak aretoan kontatzeko gonbidapena. Erabakiak partekatzean datza, euren disko gogorren karpetak eta ia inoiz modu kolektiboan ikusten ez diren baina beraien lanaren B aldea osatzen duten materialak erakustean: casting-probak, kamera-probak, gidoi-bertsioak, muntaketa-bertsioak, eszena ezabatuak, prozesuaren zalantzak, eraginak, casting-erabakiak, idazketa-tratamenduak, eta abar.
Prozesu horiek publikoarekin partekatzea da helburua, klase magistral gisa. Zinema-aretoko zinemaz hitz egitea bezain erraza da, ahozko kontakizuna irudiei gehitzea sormen-prozesuak hobeto ulertzeko.