Imagen
Imagen
Descripcion

Ilan Manouach musikaria, liburu-editorea eta diziplina anitzeko artista da. Interes berezia du komiki kontzeptual eta post-digitaletan. Gaur egun, doktoregoa egiten ari da Helsinkiko Aalto Unibertsitatean (dr. Craig Dworkin), komiki garaikideen, artearen eta poesiaren arteko elkarguneak aztertuz. Bere lanak komikien garrantzia erreklamatzen du, bitarteko material auto-gogoetatsu gisa, artearen historia orokor bati ere atxiki gabea. Hogei bat liburu argitaratu ditu, banakako erakusketak egin ditu mundu osoko jaialdi, museo eta galerietan, eta bere obra Ubuweb artxibo digitalean jasota dago. Nagusiki Shapereader sistemagatik da ezaguna; komunikazioko ukipen-sistema hori ikusmen urritua duten pertsonentzat edo itsuentzat sortu du.
Cargo - Nota descriptiva
Musikaria, liburu editorea eta artista
Tipo
Artistas y Creadores