Expressions of the Sigthless, Jessica Sarah Rinland, 2016, 7'
Shapereader korua. María Arnal & Ilan Manouach.
Posible al da gorputz-haragizko esperientzia bat izango duen musika-notaziorako sistema alternatibo bat imajinatzea? Zein puntura arte egon daiteke notazio-sistema hori esperientzia ez-arautzaile eta dibertsifikatu batekin konprometituta? Musika konposatzeko eta interpretatzeko prozesuan, askotariko gorputzak (itsuak edo ikusmena murriztua dutenak) eta esperientzia sentikor ez-hegemonikoak (ukimenaren bidezko esperientzia amateurrak) barne hartzea ahalbidetuko duen soinu-esperimentaziorako aukera al da hau?
Maria Arnal eta Ilan Manouach-ek Hirikilabs laborategian egindako Shapereader Korua lantegian bizitakoari buruzko aurkezpena, hitzaldia eta performancea. Esperimentu bat ukimen bidezko komunikazio-sistema batek (Shapereader) ukimenaren eta parte-hartzaileen ahotsen bitartez musika-notazio grafikorako sistema alternatibo gisa erabiltzeko ematen dituen aukerei buruzkoa. Abiapuntua Ilan Manouachek sortutako Shapereader ukimen bidezko komunikazio-sistema eta Maria Arnal abeslari eta konpositorearen ahotsaren gaineko ikerketaren bat egitea da.
"Expressions of the Sigthless" pelikula eta María Arnal & Ilan Manouach-en aurkezpena.