MARIA ARNAL Espainiako egungo musikaren ahots ezagunenetariko eta apurtzaileetariko bat da. Bartzelonan bizi da. Profesionalki, bi alderdi konbinatzen ditu, batetik, kantuak sortzen ditu pop musika, elektronikoa eta musika tradizional polifonikoa gurutzatuz, eta bestetik, egitasmo esperimentalak gauzatzen ditu soinua, teknologia eta artea baliatuz. Iraupen luzeko bi disko argitaratu ditu, eta horiekin errekonozimendu handia eskuratu du. Hainbat sari ere bereganatu ditu: musika independentearen zenbait sari, Premi Ciutat de Barcelona 2017, RTVEren Ojo Crítico 2018, Premio Ruido 2022, besteak beste, Marcel Bagés musikariarekin batera. Jaialdi ikonikoetariko batzuetan ere parte hartu du, Sónar 2022 jaialdian, esaterako. Han aurkeztu zuen Hiperutopía ikuskizuna Orfeó Català-ko neskekin batera, eta nazioarteko eszenatoki ezagunetan ere aritu da, Vancouverreko 2023ko TED Talks ekitaldian, besteak beste.
Konpositore gisa, Veneziako 2021eko Arkitektura Bienaleko AIR soinu-piezaren egitasmoan parte hartu zuen, eta Hipermirador Torre Glòries 2022rako SIRENA koru-pieza sortzailea egin zuen, Bartzelonako big data-rekin denbora errealean erreakzionatzen duen musika-konposizioa. Bi lanak John Talabot ekoizlearekin batera egin zituen. Jose Luis de Vicente komisarioarekin batera, Cada capa de l`Atmosfera (CCCB) soinu-saiakera zuzendu zuen, kontzientzia sonikoa larrialdi klimatikoarekin erlazionatuz, eta bi ONDAS (2023) saritarako izendatua izan zen. 2024an Maria CHOIR aurkeztu du, instalakuntza interaktibo bat bere ahotsaren erreprodukzio sintetikoarekin, BSC eta Axolot-ekin lankidetzan, IA:Inteligencia Artificial (CCCB 2024) erakusketaren barruan. Egun adimen artifizialaren bidez sortutako ahots sintetikoen ereduek eskaintzen dituzten aukerak ikertzen ari da, AIR S+T+Arts (2024) bekari esker, Barcelona Supercomputing Center-ekin lankidetzan, eta, aldi berean, hurrengo diskoa konposatzen ari da, iraupen luzeko lehen diskoa bakarlari gisa.