Subtitulo
Reni Hofmüller-en soinu instalazioa
Texto Destacado

Lau soinu-piezaz osatutako seriea, non azpiegitura eta espazio elektromagnetikoa partzialki bihurtzen diren ukigarri eta sentikor.

Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Horario
Horario de apertura del edificio
Texto Fecha
2024/04/19 - 2024/09/08
Pasada?
No
Descripción Larga

Gure belarriak entzute-esperientzia berrietara eta azpiegiturekin elkarrizketara  zabaltzeko desira jada ageri zen Reni Hofmüllerren 90eko hamarkadako irrati pirata esperientzietan. Garai hartan, Reni eta bere lagunak Graz inguruko muinoetara igotzen ziren motxila batean gorde zitekeen oihalez manufakturatutako antena tolesgarri batekin. Horrela oparitzen zizkieten herrikideei emisioak, gehienez 18 minutu irauten zutenak; tokiko agintariek seinalea aurkitu eta neutralizatzeko behar izango zutena baino bi minutu gutxiago. 

Hala, hazi horretatik –eta potentzialtasun espazio horretatik– sortua da Resonating Sculptures: bederatzi soinu-piezaz osatutako seriea, non azpiegitura eta espazio elektromagnetikoa –ikusten ez dena eta entzuten ez dena– partzialki bihurtzen diren ukigarri eta sentikor. Keinu poetiko bezain domestiko batean, abagune honetarako propio diseinatu eta eskuz egindako antena berri honek mapa bereizi bat marrazten du, Donostiako ibai eta akuiferoen konexioena, Urumea ibaitik Kantauri itsasoraino, gizakien eta gizakienak ez diren kanalizazio saretik igaroz, erlazio konplexu eta interdependentziazko batean. Entzunaldia –zuzeneko transmisioen eta hirian egindako grabazioen nahasketa bat– 4 kanal estereotan banatzen da, eta interferentzia, testura eta kontaminazioen bilbe bat sortzen du, etengabeko mugimenduan, fluxuetan eta interkonexioan, espazio hidraulikotik hasi –inguruko hainbat lokalizaziotako erregistroekin– eta eterreraino.

 

Ezaugarri teknikoak: 
Lehenengo solairua: Donostiako urpeko grabazioak, 60 min, loop-a.
Solairuartea: Donostiako grabazio elektromagnetikoak, 11 min,  ordu erdiro aktibatuko da.
Bigarren solairua: Donostiako grabazio elektromagnetikoa, 17 min,  ordu erdiro aktibatuko da.
Hirugarren solairua: Resonating Sculpture IX zuzeneko seinalea.

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2024
Tipo Agrupación
Soinu instalazioa
Información Adicional