Texto Destacado

Adimen kaotikoko unibertso naturala

Multimedia
Imagen
Pasada?
No
Descripción Larga

Universo natural de inteligencia kaótica (UNIK) elkargune eta sorkuntza-gune irekia da, ondoezaren (psikosoziala) bizipena, enuntziazioa eta politizazioaren inguruan lan egiten duena. Gaur egun gatazka anitzek zeharkatzen gaituzte eta era askotara eragiten diete gure gorputzei. Gure ustez, zaurgarritasuna eraldaketarako espazio potentziala da, eta espazio hori sortu nahi dugu bizipenak eta jakintzak trukatzeko eta estereotipoak deseraikitzeko. Baita modu kontzientean eta kritikoan kontatzeko, izateko eta egoteko, eta harreman horizontalagoak eta emantzipatzaileagoak sortuko dituzten bestelako iruditeria eta diskurtsoak eraikitzeko ere.

Bi astetik behin, Tabakaleran elkartzen gara, elkarrekin pentsatzeko, hitz egiteko eta sortzeko, baita deskonektatzeko eta garen bezala gustora egoteko ere.

 

Proiektuaren sekuentzia / ibilbidea 

2021-2022

Taldea erro(re)tik proiektuaren baitan sortzen da, osasun-mentala, zaintza eta aniztasuna ardatz hartuta lan egingo duen komunitate-bitartekaritza prozesu bat sortzea izanik proiektuaren lan ildoetako bat. Prozesu honek 2015etik Why Not Fundazioarekin elkarlanean egindako lanaren jarraipena suposatzen du, kolektibitate berriek bat egitea bilatuz. 

Lan-ildo hau proiektuaren funtsezko motorea gertatzen da, haren garapen guztian eragina duena. Taldean irrati, antzerki sozial, bideo, argazkilaritza eta bestelako dinamikak lantzen dira, osasun mentalari normatiboki lotzen zaizkion ideiei kritikoki helduz. Saio komunitario hauez gain, erro(tik)eko I. mintegi publikoko lantegi eta solasaldietan parte hartzen du taldeak, non bereziki zaintzen den ohikoan espazio hauen parte ez direla sentitzen duten pertsonak deitzea. 

Esperientzia honek taldearen harreman afektiboa zein agentzia indartzen du. Honen ondorioz erabakitzen da UNIK elkargune eta sorkuntza-gune bezala izendatzea, baita interesa izan dezakeen edonori taldea irekitzeko estrategiak areagotzea. Taldeak aktiboki parte hartzen du Vulnus - Arts vives kolektiboak erro(re)tik II mintegian emandako La infinita conversación de las imágenes lantegian.

2022-2023:

Taldearen ohiko saioez gain lantegiak egiten dira hainbat gonbidaturen laguntzaz, norberari “ezarriak zaizkigun identitate edo kategoriak diluitzeko” gurutzatze-espazioak sortu nahian. Era berean, taldeak Tabakalerako zinemako proiekzioetako bat programatzen du, kultur-erakundeko programazioa bestelako kolektiboetara irekitzea helburu duen lehen ekintza moduan. Pelikula aukeratzeko prozesuan zine-lengoaien inguruan hausnartzen da, eta garai eta korronte desberdinetan zorotasunaren eta zoroaren errepresentazioak zein iruditeriak aztertzen dira. Aukeratutako dokumentalarekin, 12 jours, sistemak “bestea” eraikitzeko dituen metodo eta prozedurak eztabaidara ekarri nahi dira.

2023-2024: 

Praktika eta lengoaia artistikoetatik abiatutako lantegi hedatuen inguruan lan egiten jarraitzen da, ikasturte honetan hiru bloketan antolatzen direnak; Ilustrazioa, Hitza eta Zinema (ikusi Iraganeko jarduerak). Azken honetan prozesu berri bat egiten da, Tabakalerako pantaila partekatuaren programazioan parte hartzeko. 

Horrez gain, eta ondoez psikosozialaren inguruan lan egiten duten kolektibo erreferenteetatik ikasi eta haiekin saretzeko helburuaz, bloke hauetako bakoitzaren hasieran talde hauetako baten eta UNIKen arteko bilera ireki bat burutzen da. Ikasturte honetako solasaldiak Activament, Radio Nikosia eta La rara troupekin egin dira.

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2021-2024
Tipo Agrupación
Proiektua
Información Adicional
Futura?
No