Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerako Ikus-entzunezko laborategiak film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako tailerra antolatu dute datorren otsailerako Tabakaleran, Miguel Machalskiren zuzendaritzapean.
Gidoiak idazteko tailerra otsaila 10 eta 11ean izango da Tabakaleran Miguel Machalski gidoi analista ospetsuaren eskutik. Miguel Machalski Argentinan jaio zen, ama britainiarra eta aita poloniarra zituelarik. Gaur egun Frantzian bizi da eta nazioarteko zineman lan egiten du gidoilari, aholkulari eta tutore gisa. Bere profil multikulturalak eta poliglotak ikuspegi global paregabea ematen dio proiektu zinematografikoak garatzeko.
Esperientzia du nazioarteko estudio handiekin (StudioCanal Plus, Gaumont eta Svensk Filmindustri) eta hainbat ekoiztetxe independenterekin. Aholkularia izan da Creative Europe MEDIA programaren garapen- eta formakuntza-programetan (Script Station Berlinale, Maia, EAVE, Sources2, Powr, LIM, Creative Europe Desks Hamburg/Catalunya/Euskadi/Slovenia/Latvia), eta lankidetzan aritu da Binger Institutuarekin Herbehereetan, VAF Belgikan, CNA Luxenburgon eta antzeko beste ekimen batzuetan. Bere ibilbidean, 20 film-gidoi baino gehiago sinatu edo idatzi ditu, genero anitzetan, eta, gaur egun, 10 master classe eta tailer ematen ditu urtero, Europa, Asia, Afrika, Ekialde Ertaina eta Latinoamerika bezalako eskualdeetako proiektuak aholkatzeaz gain. Ikus-entzunezko idazketari buruzko hiru liburu argitaratu ditu: El guion cinematográfico: un viaje azaroso, El punto G del guion cinematográfico eta ScreenTelling (ingelesez). Lehen titulua portugesez ere argitaratu da Brasilen. Gidoigile gisa lan egin du Billy Elliot (Stephen Daldry), Femme Fatale (Brian de Palma), The Interpreter (Sydney Pollack), Saraband (Ingmar Bergman), Mar Adentro (Alejandro Amenábar) eta Million Dollar Baby (Clint Eastwood) filmetan.
Helburuak:
- Gidoiaren garapen- eta idazketa-prozesuan orientazioa ematea.
- MEDIA Co-development deialdirako proiektuak prestatzea.
Metodologia: Pertsonalizatutako aholkularitza (feedback-ak, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak...).
Xede-taldea: Film luze baten proiektua garatzen ari diren eta egoitza Euskadin duten gidoilariak.
Lanerako hizkuntza: Gaztelera.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa –PDF edo word formatuetan aurkeztutako artxiboak baino ez dira onartuko.
- Atxikitako dokumentua
- Orrialde bakarreko sinopsia.
- 10-15 orri inguruko tratamendua, eskuragarri baldin badago, elkarrizketa duten 2 edo 3 eszena eta/edo eskaleta.
- Partehartzaileen CVa.
- Ekoizlearen CVa eta ekoiztetxearen bilakaera.
- Irrati-difusioko erakundeekin izandako hitzarmenei, filmak jasotako laguntzei eta bestelakoei buruzko informazioa.
Aukeratutako 6 proiektuek bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango dute (feed-backa, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak, analisiak…), tailer honen antolakuntzak esleitutako egunetako batean (otsailaren 10 edo 11) parte-hartzaile bakoitzari aukeraketa egin ondoren zehaztuko zaio ordutegia.
Aurkezteko data: 2025ko urtarrilak 22a baino lehenago aurkeztu behar dira Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko posta elektronikoan (a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu) atxikita dagoen formularioa behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa.
Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik eta Tabakalerak gidoiak idazteko tailerra antolatu dute.