Imagen
Imagen
Descripcion

Amparo Lasén soziologiako irakaslea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, baita Soziologia arrunteko ikerketa-taldeko kidea ere (www.sociologiaordinaria.com).

Parisko Sorbonne Unibertsitatean lortu zuen doktoregoa, eta Centre d’Etudes de l’Actuel et le Quotidien (CEAQ) Paris V, London School of Economics eta Digital World Research Centre (Surreyko Unibertsitatea, Erresuma Batua) erakundeetan jardun du ikertzaile.

Bere ikerketa-arlo nagusiak informazio eta komunikazioko teknologia digitalen (mugikorrak, sare sozialak, argazki digitalak) erabilera, praktika eta presentziaren ikerketak dira, gaur egungo subjektibotasun- eta afektu-konfigurazioetan duten parte-hartzeari begira. Bere argitalpenak honako esteka honetan daude eskuragarri:

http://ucm.academia.edu/AmparoLasén
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Soziologoa (Sociología Ordinaria)
Tipo
Invitados