Imagen
Imagen
Descripcion

 

Arte Ederretan doktorea, komunikazioaren soziologoa eta teknologia interaktiboan aditua da. Bere ibilbidean zehar, Espainiako eta Hego Amerikako hainbat erakunderekin egin izan du lan, hala nola, Tabakalera Nazioarteko Kultura Zentroarekin, Medialab Pradorekin edo Idartes Bogotárekin, besteak beste. Teknologia, arte, bideo-joko eta kultura digitalari buruzko artikulu eta saiakera ugari argitaratu ditu. Bere ekoizpen teorikoa Estereotips.net proiektuaren baitako sorkuntza artistikoaren arloko historia luze baten eskutik doa. Berritzaile kultural gisa, artea, zientzia, teknologia eta politika bideo-jokoekin gurutzatzen lan egiten duen Arsgames nazioarteko erakundeko zuzendarikidea da. Gaur egun, 2021eko uztailean inauguratuko den “Homo Ludens: videojuegos para entender el presente” erakusketaren LaCaixa fundaziorako komisarioa da.

 

 
Cargo - Nota descriptiva
Ikertzaile eta artisau digitala
Tipo
Invitados