Imagen
Imagen
Descripcion

 

Rainer Kohlberger artista bisual eta zinemagilea Austrian jaio zen eta Berlinen bizi da.

Batik bat konposizio algoritmikoetan oinarritzen da bere lana, eta lautasunaren, dronen eta interferentzien eragina duen estetika erabiltzen du.

Bere lanetan beti dago zarata-geruza bat, berarentzat liluragarria baita, infinituaren zentzua bezala, abstrakzio gorena eta ezin lausoagoa iruditzen baitzaio. Bere film, instalazio eta zuzeneko performanceetan forma maximoak hartzen ditu intentsitateak. Nazioarteko sari ugari jaso ditu bere lanak.
Cargo - Nota descriptiva
Artista bisual eta zinemagilea 
Tipo
Artistas y Creadores