Texto Destacado

PRAKTIKASTIKA lankidetza proposamen bat da, Tabakalerako Hezkuntza Sailak eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batek eskola‑eremuan artea beste modu batzuetara jorratzeko aukera emango duen proiektu bat egin dezaten.

Multimedia
Imagen
Praktikastika
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
Si
Descripción Larga

PRAKTIKASTIKA lankidetza proposamen bat da, Tabakalerako Hezkuntza Sailak eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batek eskola‑eremuan artea beste modu batzuetara jorratzeko aukera emango duen proiektu bat egin dezaten epe luzera.

Lankidetzako-lan horren helburua da arte-kreazioko proiektu bat garatzea ikasturtean zehar, Plastikako, Ikusizko eta Ikus-Entzunezko Hezkuntza irakasgaiaren barruan. Ikaskuntza‑prozesu horretan, Tabakalerako lan-espazioekin eta 2deo Tabakalerako euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiko espazioekin lotura duten gazte artista sortzaileen laguntza izango dugu.

Hortaz, hautatutako ikastetxearen eta Tabakalerako Hezkuntza Sailaren eta 2deoren arteko ikaskuntza‑prozesu esperimentala da. Prozesu horrek, ikasturtean zehar, irakasgai horren garapena, edukiak eta egiteko moduak elkarrekin birpentsatzea proposatzen du.

 

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Praktikastika
Año
2022
Tipo Agrupación
Proiektua
Información Adicional