Texto Destacado

Zinema zuzendari handienetako baten obrari errepaso bat da hau.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

 

 

This is the rhythm of the night / The night, oh, yeah / The rhythm of the night.

 

 

This is the rhythm of my life / My life, oh, yeah / The rhythm of my life”.

 

 

Corona, 1993.

 

 


 

 

 

Zinema zuzendari handienetako baten obrari errepaso bat da hau. Funtsezko egile baten obra pantaila handian ezagutzeko edo berriro ikusteko aukera izango dugu. Lehenengo urtetan Jacques Rivette, Win Wenders eta Jim Jarmuschen laguntzaile izan eta gero, mundu mailan hedatu zuen bere ahots propio eta bakarra. Bere ibilbidea laburtu dezakegu bere 20 luzemetraiak gogoratuz, bere karreraren 20 urte baino gehiago errepasatuz eta munduko zinemaldi garrantzitsuenetan izan duen etengabeko presentzia oroituz: 1988 urtean hasi Cannesen izan zuen Chocolat, bere lehenengo obraren aurkezpenarekin eta aurtengo Toronto eta Zinemaldira bere azken pelikularekin iritsi arte. Hight Life (2018), Kanadako jaialdiko pelikula garrantzitsuenetako bat eta pelikula izarra Donostiako zinemaldian.

 

 

SSIFF-eko estreinaldi honekin hain zuzen ere emango diogu hasiera hiruhilabeteko Foku honi. Bere fikzio, dokumental eta laburmetraien atzerakontu bat izango da.

 

 

Baina nola aurkeztu horrelako errepaso batek gure zinema aretoarentzat daukan esanahia? Claire Denis funtsezkoa da gure sentimendu formakuntza eta zinemazaletasunean. Zinemagile maitatua eta miretsia da. Beraz, nola egin?

 

 

Eta hemen, gure proposamena: lurrazpiko areto batera sartzear egongo bagina bezala, talde basati baten kontzertua hastear dagoela. Claire Denis buru, Agnès Godard kamera, Jean-Pol Fargeau gidoigile eta Stuart Staples, Tindersticks bandaren liderra eta bere pelikulen musika askoren egile, bigarren ahotsa eta distortsioa.

 

 

 

 

 

Gorputza, azala, odola, herentzia, arraza, postkoloniala, itsasoak, hegoa, dantza, atzerrikoa, arrotza, belztasuna, gaua, bestekotasuna, behartsua, desira, mugak, bultzada, urdina, intimoa, animalia, erakargarritasuna, maitaleak, oihartzuna, gaiztakeria, komunitatea, trukea, begirada, distantzia, boterea, ikusezina, noraezean ibili, intentsitatea, ametsak, testua, pusketa, elipsia, sentsoriala, suntsipena, ukimena, memoria, bakardadea, sakona, sexua, ezeztapena, bihozkada, anbiguotasuna, lilura, erritmoa, izerdia, mina, emozioa, taupadak, arriskua, esplorazioa, laztana, ezkutaketa, bestea, bateratzea, errituala, mamuak, bidaia, hotela, higikorra, oroitzapenak, maitasuna, mozketa, odola, gorria, gorputzak ukitu, azala.  

 

 

 

 

 

2018ko urritik 2019ko maiatzera arte

 

 

 

 

 

Urriak 27, larunbata, 20:00

 

 

Vers Nancy, Claire Denis, Alemania, Erresuma Batua, 2001, 10'

 

 

L'Intrus, Claire Denis, Frantzia, 2003, 129'

 

 

 

 

 

Azaroak 10, larunbata, 20:00

 

 

Un beau soleil intérieur, Claire Denis, Frantzia-Belgika, 2017, 94'

 

 

 

 

 

Azaroak 11, igandea, 19:00

 

 

Les Salauds, Claire Denis, Frantzia, 2012, 120'

 

 

 

 

 

Abenduak 2, igandea, 19:00

 

 

Aller au diable, Claire Denis, Frantzia, 2010, 45'

 

 

 

 

 

Abenduak 15, larunbata, 20:00

 

 

White Material, Claire Denis, Frantzia, 2007, 102'

 

 

 

 

 

Abenduak 26, larunbata, 20:00

 

 

35 rhums, Claire Denis, Frantzia-Alemania, 2007, 100'

 

 

 

 

 

Abenduak 29, larunbata, 20:00

 

 

Vers Mathilde, Claire Denis & Mathilde Monnier, Frantzia, 2004, 84'

 

 

 

 

 

Urtarrilak 05, larunbata, 17:00

 

 

Trouble Every Day, Claire Denis, Frantzia, 2000, 100' 

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2019
Tipo Agrupación
Zikloa
Futura?
No