Texto Destacado

Tabakalerak Iraultzari buruzko kubatar mugimendu dokumentalari eskainitako ziklo hau hartzen du bere baitan. Michael Chanan zine historialaria da komisarioa eta Reina Sofía Zentroa Museo Nazionala da antolatzailea, Kubako Cinematecarekin lankidetzan.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Octavio Cortázar. Por primera vez. Filma, 1967

 

Reina Sofía Museoak Iraultzari buruzko kubatar mugimendu dokumentalari eskainitako ziklo hau aurkezten du. Normalean aintzat hartu ohi ez den Latinoamerikako abangoardiaren atal bat dugu, hain zuzen ere. Errealitate berri bat erakusteko eta irudiaren funtzio publikoa birpensatzeko bultzadarekin batera, Kubako dokumentalak errealaren erregistroa eta muntaketaren borroka agitazioaren estetikarekin batzen ditu, eta ikusizko adierazpen errepikaezina sortzen du.

 

 

1959an, Kubako errealitatea erabat aldatu zen mugimendu iraultzailearen garaipena zela bide. Artearen alorrean, zine berri bat sortzea izan zen ondorioetako bat, halako eran non dokumentalak funtsezko eginkizuna jokatu zuen. Hamarraldi bat doi-doi iraganik, Julio García Espinosa, ekoizpen zinematografikoaren alorrean entzute handia duenak Por un cine imperfecto (Zine inperfektu baten alde) manifestua idatzi zuen. Zine iraultzailearen praktikari buruzko gogoeta horretan dioenez, nahiago izatekoak ziren elkarrizketa publikoa bilatzen zuen aurrekontu murritzeko urgentziazko zine baten akatsak, publikoa deuseztatu eta gauza bihurtzen zuten produkzio handien distira baino. Tesi hori, ziklo honetako pieza nabarmenetako batean planteatzen dena, Hirugarren mundua, hirugarren mundu gerra, Vietnamen filmatua 1968an, frogaturik gertatzen da programako beste film asko zeharkatzen dituen joera esperimentalean.

 

 

Kuban hirurogeiko urteetan sortu zen dokumental berriak paradoxa bat zekarren: garai hartan 16 mm-ko kamera sinkronizatu berriak azaldu ziren, zine zuzenaren estetika iraultzailea eta metropoli herrialdeetako cinéma vérité delakoa faboratzen dutenak, baina ez Kuban, non institutu zine berria, ICAIC (Instituto Cubano del Arte e Industria Cinematográficos), 35 mm-etan trabaturik zegoen. Hala eta guztiz, zinegileek laster ikasiko zuten muga horiek gainditzen eta haiekin lan egiten, inguratzen zituzten giro asaldatu eta aldakorrak hartaraturik. Iraultzak proiektu-irakidura bat piztu zuen: gaurkotasuna kontatzeko gogo bizian kaleetara ateratzen ziren zinegile berrieak, alor emankorra sortzen zutela inarrosaldian zegoen genero batean.

 

 

Ziklo honen erdigunean Santiago Álvarez aurkitzen dugu, Dziga Vertov kubatarra esaten ziotena, zeinak berehala eraldatu zuen bere ardurapeko Noticiero astekaria. Loturarik gabeko elementuen sekuentzia bat apetaren arabera erakutsi beharrean, diskurtso politiko batean batzen zituen, edo dokumental monografikoak bihurtzen zituen, eta molde hori film luzeagoetan jarraituko zuen geroago. Publikoa parrastan joaten zen haren satira politikoa ikustera, muntaketa bizkor eta berehalakoan zentratua, normalean iparramerikar espantsionismoaren aurka zuzendua, dokumentala metropolietako zine pantailetatik desagertzen bide zen unean bertan hain zuzen ere. Álvarezek, halaber, zinegile berrientzako eskola bilakatu zituen albistegi horiek, filmak laster eta merke sortzen irakasten zuela, eskura zeuden materialak aprobetxatuz. Aurkitutako metrajearen baliabidea laster asko zabaldu zen dokumentalisten artean.

 

 

Zine horren kontrapuntu gisa, Iraultzaren lehenengo urteetan iritsitako zinegile atzerritar batzuek Kuban egindako film sorta bat barne hartzen du programa honek. Joris Ivens-en bezalako kasuak, zeinak gogotsu onartu zuen ICAICen gonbidapena, bi film egitekoa; beste batzuek, hala nola Chris Marker eta Agnès Varda, elkartasun testigantza puntualak filmatuko dituzte berek hala erabakita.

 

 

Horrekin guztiarekin, mugimendu baten aurkezpena egin nahi dugu, abangoardiaren historietan aintzat hartu ez dena baina dokumentalaren eraldatze kritikoaren oinarrian dagoena, une historiko garrantzitsu batekin negoziatu eta bere mugak eta posibilitateak aztertzen dituen hedabide bilakatzean alegia.  

 

 

 

 

 

Reina Sofía Museoak Kubako Zinematekarekin elkarlanean antolatutako zikloa. Komisarioa: Michael Chanan.

 

 

 

 

 

Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía logo_cinemateca_de_cuba.jpg

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Zikloa