Grounding lekuan lekura berariaz egokitzen den performancea da. Diziplina anitzeko ikuspuntuan oinarritzen da eta hainbat gai formalki modu errazean integratzen ditu. Erritu artistiko bat da, eta erritu horretan musika tresna berri berri bat sakrifikatzen da jotzen den bitartean. Artistak jantzi beltza darama soinean, erritmo zeremoniatsu mantsoan ibiltzen da. Bere atzetik, arrastaka, darama Fender Stratocaster gitarra ikoniko baten anplifikadorea, orgatxo batean. Bere sokak, lurrerantza begira, lurraren azalerak jotzen ditu. Soinu anplifikatua aldatu egiten da pauso bakoitzean, eta jendea gonbidatzen du bere prozesiora batu dadin. Performancea amaitzean gitarra txiki-txiki eginda geratzen da.
Roi Vaara-ren performancea Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23... erakusketarekin lotutako ekintza programaren testuinguruan.