Imagen
Imagen
Descripcion

Ho Rui An artista eta idazlea da, eta arte garaikidearen, zinemaren, performancearen eta teoriaren arteko bidegurutzeetan lan egiten du. Hitzaldien, saiakeren, filmen eta beste bitarteko batzuen bitartez, irudiak aro global bateko gobernu-sistemen barruan nola sortzen, zirkulatzen eta desagertzen diren aztertzen du.

 

Ultimate Coin Test China High-Speed Rail, 2018
HD bideoa, begiztan.
Artistaren kortesia


DASH (2016-2018)
Autoen eserlekuen eta pantaila sinkronizatuen konferentzia eta bideo-instalazioa.

Artistaren kortesia
 

Ho Rui Anen hitzaldi performatiboan, DASH-en (2017), errealitate gurutzatu horien artean sortzen diren tirabirak kirol-automobil baten arrisku-kapitalismoaren eta taxi baten apaltasunaren aurrez aurreko talka gisa irudikatzen dira. Une horretan artistak narrazioaren alde egiten du, erakusketa alde batera utzita. Ho Rui Anen hitzaldi performatiboan, DASH-en (2017), errealitate gurutzatu horien artean sortzen diren tirabirak kirol-automobil baten arrisku-kapitalismoaren eta taxi baten apaltasunaren aurrez aurreko talka gisa irudikatzen dira. Une horretan artistak narrazioaren alde egiten du, erakusketa alde batera utzita. Aurreko panela nonahiko begiradaren ideia gisa azaleratzen den bitartean (istriputik bizirik irteten dena zeruertzean desagertzen den puntu baterantz gidatzen du), Singapur bera mugako eremu gisa agertzen da, bizitzeko ohiko moduaren eta zibernetikoki modelatutako gizarte ingurunearen elkargunean kokatuta, eta abiaduraren eta azelerazioaren metaforak goranzko mugimendu gisa kodifikatzen dira, etorkizunerantz.


Twenty-Four Cinematic Points of View of a Factory Gate in China, 2023
4K bideoa
Ekoizpen berria
 

Louis Lumièr-en Workers Leaving The Lumière Factory (1985) historiako lehenen filmtzat hartu izan da. Filmean langile-masa itzela (emakumeak, bereziki) ikus daiteke Lumière fabrikatik ateratzen. Ho Rui An artistaren arabera, Lumière anaiek eszena hori filmatzea aukeratu zuten langileak lantegietako diziplina-konfinamendutik askatzea ezin hobea zelako mugimendua harrapatzeko, terminoaren zentzu fisikoan; langileek, beren klase-nortasunetik askatuz, lantegia utzi eta beren bizitza pertsonalari ekiten diotenean gertatzen den eraldaketaren moduan. Marxek esan zuenaren arabera, horren arrazoia da langilea “etxean sentitzen dela lanik egiten ez duenean eta lan egiten duenean, ez dela etxean sentitzen”. Lantegiko ateek bi mundu horiek bereizita dituzten arren, artistak egiaztatu du gaur egun erabiltzen diren segurtasun-kamerek beste ikuspegi bat dutela, eta horrek aukera ematen diola behatzaileari ateen atzean ezkutatzen den munduaren barruan begiztatzeko. Txinako enpresa bateko segurtasun-irudiak aztertu ondoren, artistak “ikusteko ezer gutxi dagoela” ondorioztatu du. Ez dago langile nahikorik fabrikatik ateratzen.

 

 

 

Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores