Un año una noche, Isaki Lacuestaren azken filma da eta Berlinaleko azken edizioan estreinatu zen eta Donostia Zinemaldiko Perlak sailean ere egon zen. Ramón eta Céline bikote gaztea Parisko Bataclan lokalean dago 2015eko azaroaren 13ko gauean. Eraso terroristan, biek lortzen dute, bakoitzak bere aldetik, musikarien kamerinoan sartzea eta han babestea. Irtetean ez dira berdinak. Eta ez dakite berriro izango ote diren... Parisko Bataclan kontzertu aretoan atentatu terroristatik bizirik atera zen Ramón Gonzálezen "Paz, amor y Death metal" liburuan oinarritutako egokitzapen zinematografikoa.
Zine mintzatuaren tartean, zuzendariak filma sortzeko prozesua zein izan den kontatu du: Ramón Gonzálezen Paz, amor eta Death Metal liburutik, Fran Araújo eta Isa Campo idazleekin egindako gidoitik, Noémie Merlant eta Nahuel Pérez Biscayart aktoreekin egindako antzezpenetik edo Sergi Dies eta Fernando Francorekin egindako muntaiatik.