Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

GIDOIA IDAZTEKO LANTEGIA

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerak film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako tailerra antolatu dute datorren martxorako Tabakaleran, Miguel Machalskiren zuzendaritzapean. Izena meateko azken eguna martxoaren 2a da.

Gidoiak idazteko tailerra martxoaren 22tik 24ra izango da Tabakaleran Miguel Machalski gidoi analista ospetsuaren eskutik. Clint Eastwooden 'Million-dollar Baby', Stephen Daldryren 'Billy Elliot', Ingmar Bergmanen 'Sarabanda' eta Alejandro Amenabarren 'Mar Adentro' filmetako analista gisa lan egin du, eta hainbat jaialditan saritutako film askoren aholkularia ere izan da zerrenda osoa ikusteko https://www.imdb.com/name/nm1656311/?ref_=nv_sr_srsg_0). Gainera, tailerrak eta aholkularitzak ematen ditu munduko hainbat lekutan; CDArekin lan egin du Bartzelonan, Binger Instituarekin Amsterdamen, EAVEn eta MEDIA programako hainbat tailerretan hartu du parte. Gaur egun, aholkulari gisa dihardu Flandriako sustapen-funtsarekin (VAF), Luxenburgoko Centre National Audiovisuel-ekin (CNA) eta Torino Feature Lab-ekin.

Helburuak:

  • Gidoiaren garapen- eta idazketa-prozesuan orientazioa ematea.
  • MEDIA Co-development deialdirako proiektuak prestatzea.

Metodologia:

  • Pertsonalizatutako aholkularitza (feedback-ak, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak...). 

Xede-taldea: 

  • Film luze baten proiektua garatzen ari diren eta egoitza Euskadin duten gidoilariak. 

Lanerako hizkuntza:

  • Gaztelera.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa –PDF edo word formatuetan aurkeztutako artxiboak baino ez dira onartuko–:

  • Orrialde bakarreko sinopsia. 
  • 10-15 orri inguruko tratamendua, eskuragarri baldin badago, elkarrizketa duten 2 edo 3 eszena eta/edo eskaleta. 
  • Partehartzaileen CVa.
  • Ekoizlearen CVa eta ekoiztetxearen bilakaera. 
  • Irrati-difusioko erakundeekin izandako hitzarmenei, filmak jasotako laguntzei eta bestelakoei buruzko informazioa. 

Aukeratutako 6 proiektuek bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango dute (feed-backa, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak, analisiak…), tailer honen antolakuntzak esleitutako egunetako batean (martxoaren 22, 23 edo 24ean) parte-hartzaile bakoitzari aukeraketa egin ondoren zehaztuko zaio ordutegia.

Aurkezteko data:

  • 2023ko martxoaren 2a baino lehenago aurkeztu behar dira Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko posta elektronikoan (a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu) atxikita dagoen formularioa behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa. 

Informazio gehiagorako

  • 943 326837

---------------------------------------------------------

MEDIA gidoien aholkularitzarako hautatutako proiektuak hauek izan dira:

  • CARO BASTIANO, Maria Elorza
  • ZURIA, Leire Apellaniz
  • INURRI ISILAK, Igor Legarreta
  • INTXAURREN ITZALA, Amaia Merino
  • LAMIAK, Estefania Salyers
  • FORMARANTZ, Raúl Barrenas

 

 

Caracteristicas
Descripción Corta

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik eta Tabakalerak gidoiak idaztera bideratutako tailerra antolatu dute, Miguel Machalskiren zuzendaritzapean.

Tipo de actividad
Contenido Relacionado
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Texto Fecha
OTS. 16 - MAR. 02
Formato
Público
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Subactividades
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Año
2023
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Activado
En Home
Si
Información Adicional
Abrir en ventana nueva
Si
Bases Convocatoria
Lista precios